Gazte Asanblada, udazkena loratzeko prest
Bideo erlazionatuak
Uda pasa arren, Amurrioko Gazte Asanbladak ez ditu oporrak hartu. Horren adibide da ostiral honetarako egin duten deialdia. Izan ere, udazkeneko programa aurkeztuko dute herrian. Azaldu dutenez, kanpaina berria prestatu dute. Kartelean laburtu dutenez, Gazte Asanbladaren bitartez gaztetxea eskuratzeko bidea egitea izango dute helburu.
"Gaztetxera bidean" lemapean 17:00etan jarri dute herriko gazteek plazan biltzeko hitzordua. Udazkeneko programaren aurkezpena, 19:00etan izango da. Eta, ondoren, herri afaria egingo dute. Gazteen esanetan, ez da girorik faltako: "Afariaren aurretik eta ondoren trikipoteoa egongo da".
Iruzkinak
Beno... asanbladetan iritzi aniztasuna defendatzen da, ezta? Kritika gogor bat irakurtzeko prest?
Badoa ba. Ez da nire nahia denak zaku berdinean sartzea baina... Amurrion, orokorrean, Euskal Herrian horren hedatua den eta minbizia handia suposatzen duen kuadrilismoak (sektarismoa) presentzia handia du. Lokal pribatuak nonahi.
Kanpotarrak ere atzerritar sentitzen gara. Durangora joan eta Amurriokoekin mobidak. Pakistanen aurkituko bagenitu ere gu izango ginateke euren arazorik handiena. Nire iritziz nahiko giro itxia dago bertan.
Inguru honetan asanbladak antolatu beharra dago, eta ez da lan makala, noski. Baina, esperientziagatik eta eurekin izandako erlazioagatik, ondorioztatzen dut bertan ere minbiziak bere eragina izan duela. Emakume bat gaitsesten duten kideak edota birritan galdetu gabe euren herritarrak "defendatzeko" intentzioarekin ukabila sartzen dutenak. Marrismoa, alegia.
Irudi horrekin, zaila da, bai, inoren konfiantza lortzea. Neronek ez luke nahiko hor barnean egon. Are gehiago, nola kontzientziatuko da inor gizarte eredu berri batekiko konpromisoan, horren bandera altxatzen dutenak badira beragan sinesten ez duten lehenak?
Badiotsuet, ez ditut denak talde berdinean sartu nahi, baina lehenengo hausnarketa indibiduoak egin beharrekoa da, barnerakoa gainera, eta, irudi hutsean geratzen den gaitsespena egunerokotasuneko errespetuan bilakatu.
Sentitzen dut baina egoera tamalgarri asko bizitakoa naiz eta ez dut inolako itxaropena erakusteko indarrik.
Egin autokritika eta ondoren hezi ingurukoak.
Ez dut uste gazte asanblada gutxi batzuentzat soilik irekita dagoen, ziur nago edozeinek parte hartu dezakeela. Sortu zenetik, behin baino gehiagotan asanbladak deialdi irekiak egin ditu, eta egindako ekimenak ere jendea hurbiltzeko asmoz izan dira. Hala ere, gutxi batzuk osatzen dute asanblada eta ekimenetan parte hartzen dutenak ere betikoak dira. Egia da, herria itzalita dago, ipurdia mugitu behar dugu, lokaletatik atera, konpromezu falta dago, eta zerbait falta da gazteon artean, harremana akaso??
Herriak gaztetxe bat behar duelakoan nago, noski, modu autogestionatu batean gazteok bildu eta antolatzeko. Baina guzti horrek zentzua izateko, aurretik, helburua herriko gazteria biltzea izan beharko litzateke. Denon artean bigarren helburuari ekiteko, pausoa emateko, gaztetxea.
ez dut uste gaztetxea bearrezkoa denik gazteon artean konpromezu falta badago zertarako izango nahi dugu gaztetxea, gure artean konpontzen ez bagara,
amurrion lehenengoz guztiontzako gazte asablanblada bat behar da, irekia, guztiontzat zuzendua, ez gutxi batzuentzako.
oso ondo iruditzen zait gure herrian gaztetxe bat edukitzea, baina ez dut uste "udaletxeari" eskatu behar zaionik, pnv-k esan baitu ez duela utziko amurrion lokal autogestionaturik egotea, eta haiek emandako leku bat onartzen badegu, haien esanetara ibiliko gara. okupazioaren bitartez agian zerbait gehio lor genezake. ANIMO!!!!


Hirugarren paragrafoaren amaieran "makarrismoa, alegia" esan nahi nuen. Hau da, biolentzia antzua.