Albisteak: gazte asanblada

Txabi Alvarado Bañares
Amurrio 2012.04.11
Bost urte igaro dira Amurrioko Gazte Asanblada sortu zenetik. Hori ospatzeko jaialdi bat egongo da datorren larunbatean, apirilaren 14ean. Goizeko hamaika eta erdietako txupinazoarekin emango zaio hasiera egitarauari, Plazan. Gitarjiru kantautoreak, umeentzako jolasak eta herri kirolak egongo dira gero. Ondoren, Primi txapelketa egingo da frontoian, eta trikipoteoaren ostean emango zaio hasiera...
Txabi Alvarado Bañares
Aiaraldea 2012.03.15
Europako krisi kapitalistari, Palestinari eta Argentinari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte Aurtengo Brigadak aurkeztuko ditu Askapenak Aiaraldean. Hiru hitzaldi antolatu ditu horretarako Laudio eta Amurrion. Lehenengo aurkezpena gaur egingo da Amurrioko Kultur Etxean, arratsaldeko seietan, Gazte Asanbladak antolatuta. Palestinari buruzko hitzaldi bat entzuteko aukera egongo da bertan....
Txabi Alvarado Bañares
Orozko 2012.02.12
Aiaraldeko zein Aiaraldetik kanpoko gazteak hurreratu ziren Gaztetxearen aldeko jaira “Lokartu nahi gaituzten horiek, pasibo nahi gaituzten horiek, produktu nahi gaituzten horiek entzun dezatela: hau ez dela hemen geldituko, aurrera jarraituko dugula”. Hala mintzatu ziren Orozkoko Gazte Asanbladako kideak herriko frontoian egindako ekitaldian.  Gaztetxearen aldeko jaia ospatu zuen  atzo...
Irati Mendiguren Cosgaya
Amurrio 2012.02.03
Ertzaintzak desalojatu egin du Amurrioko Gazte Asanbladak gaztetxe bilakatzeko okupatutako eraikina. Arratsaldeko laurak aldera Lucas Rey ikastetxearen alboan dagoen etxea okupatu dute zenbait gaztek; "duela hamar urtetik zegoen hutsik". 9 lagun sartu dira eraikinera, eta handik gutxira Ertzaintzak banan banan irtenarazi eta identifikatu egin ditu. 17:00etarako mobilizazioa iragarrita zuten...
Txabi Alvarado Bañares
Orozko 2012.01.26
Egun osoko egitaraua aurkeztu du Gazte Asanbladak otsailaren 11rako Gaztetxearen aldeko jaia ospatuko du Orozkoko Gazte Asanbladak otsailaren 11an, Gure ametsa, Gaztetxea! lemapean. Goizeko hamaika eta erdietan emango zaio hasiera aldarrikapen egunari, harrera ekitaldiarekin. Handik ordu erdira hitzaldia eskainiko dute Bilboko Okupazio Bulegoko kideek; eta 13:30etan batukada bidez animatutako...
Nekane Garcia Madaria
Urduña 2012.01.16
Urduñako gazteek ekimenak aurrera eramateko zein jardueretan parte hartzeko 2007ko urtarrilaren 17an aukera galdu zuten, gaztetxea bota zutenean. Bost urte pasa dira gertakari hori pasa zenetik, horregatik Urduñako Gazte Asanbladako kideek beharrezkoa ikusten dute gogoratzea ekintzez beteriko aste batekin. Aste honen helburua eredu autogestionatua aldarrikatzea da eta behin betiko lokalen auziari...
Izar Mendiguren Cosgaya
Amurrio 2011.12.09
Garazi Dorronsoro (Amurrio, 1990) Amurrioko gazte asanbladako kidea da. Gazte asanbladak antolatutako Udazkeneko programaren baitan murgilduta dabil. Eta, herriko gazteria zipristintzeko prest. Larunbat honetarako gaztetxearen aldeko jaia antolatu duzue, zer egongo da?Programa anitza antolatu dugu larunbaterako:17:00etan hasiko da  Sk8 eta BMX erakustaldia; ondoren, 19:00etan,  pilota...
Edorta Moreno Martin
Amurrio 2011.10.26
Gazte Asanbladak udazkeneko kanapaina berria kaleratu du, gaztetxe bat eskuratzera bidean. Duela 5 bat urte sortu zen AGA, Amurrion espazio publiko autogestionatu bat sortzeko helburuarekin. Gaztetxea aldarrikatzeko iragan ostiralean, hilak 21, zenbait gaztek kanpainaren hasiera festa antolatu zuten Amurriotik; ondoren etorri zen prentsaurrean kaleratu zuten. Azaroan eta abenduan zehar...
Txabi Alvarado Bañares
Aiaraldea 2011.09.27
Gazteriarekin loturiko albiste, deialdi zein bideoak plazaratuko dituzte bertan Aiaraldeko gazte talde batek Ziripot ataria sortu du. “Komunikatzea” xede duen webgune horrek Orozko, Urduña, Laudio eta Amurrioko gazteen ahotsak zabaldu nahi ditu, eragile zein norbanakoek gazteriari eginiko ekarpenak bilduz. Hala, “bakoitzaren haria luzatuz sarea osatzera” doazela adierazi dute Ziripoteko kideek....
Izar Mendiguren Cosgaya
Amurrio 2011.08.31
Amurrioko gazte asanbladak batukada tailerra antolatu du. "Kaleak okupatuz herriaz gozatu" izango du ekimenak lema eta helburu. Hala, Amurrioko gazte orori aisialdian elkarlanean disfrutatzeko alternatiba eskainiko diote herritarrek. Antolatzaileek adierazi dutenez, tailerraren ondoren kalejira batekin herriko kaleak gazte hotsez beteko dituzte. Hitzordua 18:30ean izango da herriko plazan.

Herriak

Laudio (725)
Amurrio (437)
Aiaraldea (309)
Urduña (285)
Orozko (161)
Artziniega (92)
Aiara (65)
Okondo (58)
Areta (28)
Luiaondo (23)
Baranbio (15)
Saratxo (12)
Arakaldo (10)

Etiketak

urduña (174)
Laudio (169)
Amurrio (141)
jaiak (102)
euskara (96)
kirola (85)
udala (81)
Aiaraldea (73)
aiara (42)
jaia (37)
EAJ-PNV (37)
Bildu (37)
obrak (36)
musika (35)
mendia (33)
kultura (30)
orozko (27)
okondo (27)
emakumea (27)
Artziniega (26)
txapelketa (25)
futbola (24)
azoka (23)
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>