Gaur jokatu da "Orozko Harana V. Mendi lasterketa"

[.jpg]

Irudiak

Senior kategorian, emakumeen podiuma
Senior kategorian, emakumeen podiuma
Senior kategoriako gizonen podiuma
Senior kategoriako gizonen podiuma
Edozein bazter da egokia urten aurreko beroketarako
Edozein bazter da egokia urten aurreko beroketarako
Lehenengoen taldetxua Sendegi auzotik gora
Lehenengoen taldetxua Sendegi auzotik gora
Didier Zago frantziarra helmugan sartuten lehenengoa
Didier Zago frantziarra helmugan sartuten lehenengoa
Nerea Amilibia aiarra lehenengo emakumea helmugan
Nerea Amilibia aiarra lehenengo emakumea helmugan
Josu Perurena orozkoarra, 50 urtez gorako beteranoetan txapelduna eta senior kategorian 9.a
Josu Perurena orozkoarra, 50 urtez gorako beteranoetan txapelduna eta senior kategorian 9.a
Eguneko lehenengo lau sailkatuak 18-39 urte bitarteko gizonen senior kategorian
Eguneko lehenengo lau sailkatuak 18-39 urte bitarteko gizonen senior kategorian

Gaur jokatu da Orozko Harana V. Mendi Lasterketa goxeko 10:00etan herriko plazatik urtenda. Udaletxe ondoan ekin dautsie ibilbideari Sendegitik gora Urizarretik Algortara eta handik Oderiaga ganetik – hauxe izan da eguneko punturik altuena – beherantza jo daurie Belangobueltatik,  igondako bidetik, barriro herriko plazara. Guztira 24 km izan dira eta aurten puntuak jokoan egon dira, izan bere, Euskadiko Koparako puntuagarria izan da lasterketea.

Kasik 200 korrikalarik hartu daurie parte eta atzenean hauxe izan da sailkapena kategoriaz kategoria:

Senior kategoria, emakumeen atalean:

  1. Nerea Amilibia (Aia)
  2. Elena Calvillo (Beasain)
  3. Yolanda Gurendez (Gasteiz)

Senior kategoria, gizonen atalean:

  1. Didier Zago (Oloron-Frantzia)
  2. Josu Bengoetxea (Orozko)
  3. Jesus Martin (Zamora)

40 urtez gorako beteranoak:

  1. Elena Calvillo (Beasain)
  1. Luis Ezeizabarrena ( Tolosa)

50 urtez gorako beteranoak:

  1. Loli Benitez (Bilbo)
  1. Josu Perurena (Orozko)

Aurten Itxinape Mendiko taldeak sari berezia emon dau. 23 urtez beherakoen beharra saritu dau eta honetan kategoriaonetan Gotzon Zulaika  mendaroarra  izan da lehenengoa. Kategoria honetan parte hartu daurienak ez daurie besteakaz batera urten, ezpada Algortatik.

Ganera, urte guztietan egiten dan legez, herriko lehengoei bere saria emon jake. Aurten Josu Bengoetxea eta Geraxane San Emeterio izan dira.

Sari banaketea akabetako, Euskal Mendizale Federazinoko Goio Larrañagak Euskadiko Kopako sailkapeneko buru  dagozenei maillot bana emon dautsie. Emakumeen atalean Elena Calvillo beasaindarra  dago lehenengo eta gizonen artean Unai Santamaria hernaniarra.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk.
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54
 
Aiara etorbidea 9
Amurrio , Araba , 01470
945 06 66 84