Gaur hasiko dira San Martin festak

Irudiak

Lezamako jaiak 2009. Iñaki Ibarrola
Lezamako jaiak 2009. Iñaki Ibarrola
Lezamako jaiak 2009. Iñaki Ibarrola
Lezamako jaiak 2009. Iñaki Ibarrola

Gaur San Martin eguna da eta, hori dela eta, Lezama herriak jaiak ospatzen hasiko da igandera arte. Herri bazkaria ez ezik, kontzertuak, herri-kirolak edo Mus txapelketa ere egingo dira, besteak beste.

Eguna eguerdian hasiko da meza eta zozketa batekin. Ondoren, hirurogeita bost urte baino gehiago dituzten herriko auzokideentzat bazkaria egingo da eta arratsaldeko seietan briska eta txokolatada egongo dira.

Ostiralean, From Lost to the River eta Izargi musika taldeek joko dute 23:30ean eta larunbatean haurrentzako jokoak eta merendola izango dira 17.30etatik aurrera. 19.30ean herrien arteko herri-kirolak egingo dira eta ostean, afaria izango da eta Egan taldeak joko du.

Azken egunean, igandean, mus txapelketa egingo dute Lezamako txokoan.

Jaiak hondatu ez daitezen 200 metroko karpa bat egongo da eta aurten, gainera, Amurrioko Telefonica-tik aterako den autobus bat egongo da ostiral eta larunbatean. Garraioa 23.30ean izango da eta goizeko 5.00etan itzuliko da.





Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>