Gasteizko Apezpikua Kofradiaren bazkarian emakumeen parte hartzearen alde agertu da

Irudiak

Miguel Asurmendi
Miguel Asurmendi

Gasteizko Apezpikuak, Miguel Asurmendik, Laudioko San Roke Kofradiak urtero egiten duen bazkarian emakumeen  parte hartzea galaraztearen kontra agertu da elizaren mezuaren aurkakoa delako.

Apirilaren 9an, San Roke Kofradiako kideek urtero egiten den bazkarian emakumeek parte hartzeko aukera izan behar ote duten bozkatu zuten, baina proposamenak ez zuen aurrera egin.

1599 sortu zen kofradia. Garai horretan sortzen ziren talde guztiek Trentoko Kontzilioak agindutako doktrina jarraitu behar zuten. Horregatik, estatutuaren artikulu batek dio: "primeramente ordenaron y mandaron que los cofrades del Señor Sant Roque ayan de ser en la comida hombres y no mujeres“ (lehenengoz agindu zuten San Roke Kofradiaren bazkarian, gizonek parte hart zezaten, baina ez emakumeek).

Kofradia eliza katolikoaren baitan egonda, azken hitza Gasteizko Apezpikutzak eta Laudioko Udalak daukate. Miguel Asurmendik apezpikuak argi esan du:    “Estatutuaren artikulu hori XX eta XXI mendeetan elizak izan duen arautegiarekin kontrakoa da”.

Gauzak horrela, Asurmendik “egungo elizaren doktrinarekin bat etortzen diren arauak betetzeko ahaleginak egitea” eskatu dio Kofradiari. “Gasteizko Apezpikua, eta azken garaietako Aita Santu guztiak, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde eta diskriminazioaren kontra gaude”, adierazi du Apezpikuak.

Iruzkinak

Elizak berdintasunaren alde dagoela? Kofradiak beti, eta horrela jarraitzen du, egin duena egiten du. Gaizki iruditzen zait baina katolikoak direla nabarmena da honelako arauak edukitzen jarraitzen dituztela ikusiz.

y conla iglesia hemos topado! Falta zitzaiguna, emakumeen eskubideen aldeko abangoardia izango ete da orain eliza katolikoa? Eneee...eta abortatzeko eskubideaz zer?

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>