Gasteiz kaleko matxura konpontzeko, trafikoa moztuta

Irudiak

Gasteiz kalea
Gasteiz kalea

Lip enpresaren sarrera eta trenaren zubiaren artean dagoen 400 milimetroko edateko ureko hodi batean eta ibaiaren zubiaren espaloiaren azpian dago 150 milimetroko beste hodi bat. Bertan gertatu diren jario batzuk direla eta, Gasteiz kaleko zati bat trafikorako moztea erabaki du Laudioko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak.

Azaroaren 7tik 11ra

1. zenbakiaren eta trenaren zubiaren arteko trafikoa moztuta egongo da azaroaren 7tik 11ra bitartean; astelehenetik ostiralera, hain zuzen.

Iruzkinak

Bidea ebagi>ebaki, moztu geure aitite txapeldunek eta amama mototsek erabilten eudien eskabadorea, hondeatzeko makinea sartu behar zenean bidea zabaltzeko (irekitzeko). Itaundu bestela: BIDEA EBAGI eta pistak zabaldu erabili dan ala ez. KAMIÑOA ITXI, ZARRATU...
Baina, kontuz! Inguruko etxeko hizkelkian Itxi=zarratu, eta Utzi=ITXI. Haiko maiko,
Orozkoko Ibarran "Truman"en taberna ondoko garajeko ate berdean idatzita ipini eudien letreru hauxe: ITXI ATEA LIBRE. Bilbotik autobusez Gorbeiarako txangoan zetozen euskaldun berrientzako SANO txokea, ezta hala?
Galtzaiak be, paperen bitartez frogatu beharko ete doguz?

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>