Gasteiz kaleko egoera gai aipatuenen artean Aretako Auzo Asanbladan

Irudiak

Aretako Auzo Asanblada / Aiaraldea.com
Aretako Auzo Asanblada / Aiaraldea.com
Aretako Auzo Asanblada / Aiaraldea.com
Aretako Auzo Asanblada / Aiaraldea.com
Aretako Auzo Asanblada / Aiaraldea.com
Aretako Auzo Asanblada / Aiaraldea.com

 Aretako auzo asanbladarekin hasiera eman zitzaien 2011ko Auzo Asanbladei. 50 pertsona inguruk osatutako bilera ireki honetan hainbat eskaera eta kezka adierazi zuten asanbladara hurbildu ziren auzokideek. Alderdi ezberdinen ordezkari eta udal teknikarien aurrean Aretako auzokideek zonaldeka aurkeztu zituzten egunerokotasunean identifikatutako arazoak eta iradokizunak. Hauen artean, Gasteiz kaleko egoera salatu zuten hainbat auzokidek, obra honen ondorio larriak azpimarratuz eta Udalaren laguntza eskatuz.

Maiatzean hasitako obrak kalte ugari sortu dizkie auzokideei: argiztapen urria, ur zerbitzuaren etenak eta hautsa eta zikintasuna, besteak beste. Honen harira, Natxo Urkixo alkateak “pazientzia, baina kexak adieraztea” eskatu zuen, Udalak Arabako Foru Aldundiari (obra honen arduraduna dena) kexa eta iradokizunak igortzen jarraituko duela azpimarratuz.

Bestalde, auzokideek hirigintza arloaren jarduketa eskatu zuten auzoko arazoak konpondu ahal izateko: hainbat eskailera eta eskudelarien egoera, erabilerraztasunaren arazoak, argiztapen falta, eta abar. Beste gai batzuk ere planteatu ziren: haur eskolaren beharra berriro eskatu zen eta hainbat kritika plazaratu ziren Atxarte zonaldean okupa batzuek sortzen omen dituzten arazoengatik, besteak beste.

Urte honetako Auzo Asanbladetan Gobernu Taldeak azpimarratu nahi zuen Auzo Asanbladetan markatutako lehentasunek islada izan behar dutela Udalaren aurrekontuetan. 

Metodologia aldetik, berri nagusienetakoak auzokideen eskaerak zonaldeka kudeatzea eta eskaera guztien zerrenda zuzenean proiektatzea izan dira. 

Iruzkinak

gende asko euskara ez dakite. pena bat da

Ez nintzen egon, baina esan didate jende guztiak (euskaldunak direnak barne) beraien kexkak eta iruzkinak gaztelera utzean egiten zituztela, euskaraz hitz egiten zuten bakarrak udalaren partez bildukoak zirenak, alkatea eta berarekin zegoena! EUSKARAZ BIZI!

50 pertsona bakarrik ez 73 pertsona

jejeeje txantxetan ari zara, ezta? Herri Demokrazia jada!!!!

Ez esan horrelakorik!!! Haserretuko dira eta!!! (...aiaraldea.com-ekoak esan nahi dut...)

Noiz ikusiko dugu honelako Auzo asanbladak Amurrion? EAJ herri demokrazia gehiago!!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>