Gari jotzea antolatu dute gaur arratsalderako
Aintzina herri guztietan egin bezala, gari jotzearen usadioa berriz ere gurean izango da gaur arratsalderako Maroñoko Ulizar auzoan antolatutako Gari jotze tradizionalean.
Eguraldiak uzten badu, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera ogi jotzea egingo dute herritarrek narra eta aintzinako bestelako tresneria erabiliaz. Aiaraldea.com ere bertan izango da usadio honen berri emateko.


Eguraldi txarra dela eta, bertan behera geratu da. Denak lehor behar du gari jotzea egin ahal izateko, beste saiakera egiten denean emango dugu haren berri.