Ganzorrotz Mendizale Taldeak 2012ko jarduera-egutegia aurkeztu du

Irudiak

Ganzorrotz Mendizale Taldeak Peñalba mendian urte zahar egunean / Ganzorrotz MKE
Ganzorrotz Mendizale Taldeak Peñalba mendian urte zahar egunean / Ganzorrotz MKE
Igandeko irteera iragartzeko kartela
Igandeko irteera iragartzeko kartela

Erantsiak

Guztira hamabost irteera prestatu dituzte herriko mendizaleek urte osorako. Aurten, 100 bazkideren muga gainditu du Ganzorrotzek.

Domeka honetan bertan, urtarrilak 29, Artziniegako Ganzorrotz Mendi Kirol Elkarteak 2012. urte honetarako prestatu duen lehen jarduera egingo da, “Otsati Jaia” izenekoa; izan ere, Otsati mendian postontzia jarriko dela-eta, dei egin diete herriko mendizaleei goizeko hamarretan Artziniegatik abiatu eta tontorreraino joateko.

Lehen irteera horren ostean beste hamalau etorriko dira, tartean Artziniega Ibilaldiaren hirugarren edizioa, martxoaren 3an. Taldeko arduradunek adierazi dutenez “denontzako moduko irteerak” programatu gura izan dituzte: neguko jarduerak, familia osoarentzako txangoak, mendiko txirrindularitza eta abar.

Aurten, gainera, urte berezia da Ganzorrotz taldearentzat, lehen aldiz gainditu duelako 100 bazkideren muga, urte amaieran egindako kanpainari esker. Adierazi dute, gainera, kanpaina hori “ez dagoela itxita” eta hala gura duten guztiek bazkide egin daitezkeela 10 euroko urteko kuota ordainduta.

Informazio guztia Ganzorrotzen webgunean topatu dezakezue.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>