Ganekogortan zentral eoliko bat eraikitzeko tramitazioa hasi da
Bideo erlazionatuak
Eskualdeko hainbat talde ekologistek plazaratu bezala, Larragorri/Jesuriko zentral eolikoa onartu ostean, eskualdean eraiki nahi dituzten beste zentral eolikoen proiektuek aurrera jarraitzen dute.
Pasa den martxoaren hamaikan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Ganekogorta mendigunean eraiki nahi dituzten 12 aerosorgailuen proiektuari buruzko iragarkia agertu zen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskatuta. Honen bidez, jendaurrean erakusgai jarri da «Ganekogortako Parke Eolikoa» instalaziorako administrazio-baimenaren eskaera-espedientea eta ingurumen inpaktuko deklarazioa, Güeñesko, Alonsotegiko, Arrigorriagako, Arrankudiagako, Bilboko eta Okondoko udalerrietan.
Ekologistek gogorki salatu berri duten proiektu hau Eólicas de Euskadi, SA. enpresaren eskari bat da eta energi elektrikoa ekoiztea du helburu. Instalazioen ezaugarriei dagokionez, aerosorgailu kopurua 12koa izango da eta unitateko potentzia 850 kW. Parkearen potentzia osoa 10,2 MWkoa eta urtean aurreikusitako ekoizpen osoa 26.716 MWh/urtekoa.
Zanpazu Bizirik-ek, Aiaraldeko ingurumenaren babesaren alde jarduten duen asanbladak, berriro salatu du EAEn ezarri nahi den moduan, energia eolikoa ez dela jasangarria eta ez dela ditugun energia arazoen konponbidea.
Proiektatutako zentral berri honetan, aerosorgailu bakoitzaren altuera 55 metrokoa izango da eta errotaren diametroa 52 metrokoa, orotara Larragorri/Jesuriko zentralean eraiki nahi dituztenak baino 45,5 metro txikiagoak.
Bertako lurrazpiko kanalizazio elektrikoak, guztira, 3.645 metroko luzera izango du eta bertatik hurbil, Ganekogorta Sekzionatze Zentroa eraikiko da. 200 m2-ko eraikina 30 kV-ko apareilaje elektrikoarekin, airesorgailuen zirkuitua biltzen duena, eta bertatik energia-ebakuazioa abiatzen delarik. Eraikin horretan Parke Eolikoaren instalazioaren eragiketa eta mantentze-lan guztiak ere egingo dira proiektua aurrera badoa . Energia-ebakuazioko 30 kV-ko (Zirkuitu Sinplea) linea elektrikoa, Ganekogorta Sekzionatze Zentrotik Alonsotegi-Larraskitu lineako Artibako urtegirako deribazioaren 15. euskarriraino joango da.
Aiaraldeko naturgune eskasek jasango duten eraso konponezinen aurrean, Zanpazu Bizirik-ek eta bestelako erakunde eta elkarteek , hurrengo apirilaren 16an egingo duten aldarrikapen mendi ibilaldian parte hartzeko deialdia luzatu dute eta proiektu honen aurkako alegazioak apirilaren 11 baino lehenago aurkeztu behar direla gogoratu dute.
Iruzkinak
Egia, ez hanka, ez bururik ezta barruen ezer ez be.
Energia beharrezko dela errealitatea da, eta energia nuklearra be seguru seguru ez dezutela nahi. Bestela, zentral elektrikoek asko kutsatzen dutela esango duzue, baia eolikorik be ez dezute nahi.
Eguzkiaren energia aprobetzatxekorik ez dago, tamalez EH...
Guztioi, noski gustatuko litzaiguke mendia ikutu ez beharra, baina beharrak behar direnez gero zergatik ez gutxien kutsatzen duen aukera hartu?
kokotaraino nago ezetzaren politikaz, dagoena txarto, erantzunak txarto... zuek noizbait pozteko aukerarik ba ahal dago??
Osaba Tomas, legeak eskatzen du etxe bakoitzak energia minimo bat sortzea, bai galdara zentralizatuetarako plaka geotermikoekin, nola argindarrerako fotoboltaikoekin. Gauza da merkatuak eskaera sortu behar duen heinean hori ez dela momentuz 100% izango, eta erabilera zibilean izango balitz ere, ez ahaztu industrialean nola interes izkutuetan, energia dela ezinbesteko lehengaia. Eraikuntza hauek helmuga pribatua izango dutela dudarik ez izan, energia behar baita mendiak industrializatzen jarraitzeko.
Egiten diren suntsiketa guztiak, suntsiketa tresna berriak sortzeko dira. Horra hor non aritu ziren langileak makinen aurka industria iraultzan, ezinean, tresneriak suntsituko gaituen arte.
Ganekogorta sakratua da. Inguruan dekogun mendirik altuena da. Ganekogorta ez dezagun sal.
Energia iturriek dibertsifikazioa jasan behar dutelaren aldekotasuna agertu nahi dut baina, era eraginkorrean. Eraikuntzak sortu eta sortzen gabiltza buruaskitasun barik, energia onura barik. Edozein etxek izan ditzake eguzki energia lortzeko baliabideak, geotermikoa edo dena delakoan eta hori egin beharrean, errotak eta errotak non-nahi, inolako zentzu barik. Energia erabilgarriagoa eta aurreztea beharrean horra, hamaika zentral gure ingurua zakartzen.
Ez dugu poligono eoliko industrial gehiagorik mendian!! Mugituko gara horren aurka
Euskal Herriko sorginek eztogu itziko mendi danak zementoz betetzea. AHTa martxan jartzeko energia behar dute ala? SORGINEK ASKE HEGAN EGIN GURE DOGU!
Lehenengo Jesuri eta orain Ganekogorta, zer da hau? Ez hanka, ez bururik, ezta bihotzik!
Mendi guztiak txikitu eta industrializatu nahi dituzte.
Mendiak aske eta bizirik!!!




Ez dugu erenergia berriztagarrien kontra egiten, baizik eta plateatzen duten modeloaren kontra. Ez gaude guztiaren kontra, kontua da haien interesak ekonomikoak direla bakarrik, ez dute gure ongisatean, ez ingurugiroan, ez gure planetan pentsatzen, hain poltzikoak bete nahi dituzte eta kito.
Zergaitik ez da energiaren inguruko eztabaida sakon bat egiten? Zergatik ez dira energia aurrezteko planak egin? Zergaitik ez da tokian tokiko behar diren kontuak egiten? Etxeetan fotoboltaikoak, minizentral hidroelectrikoak, biomasa...? Alemanian hemen baino eguzki gutxiago dago eta gu baino instalazio solar gehiafo dituzte. Zertarako behar dugu hainbeste zentral elektriko? Azkenengo urtetan ziklo konbinatu,zentral termiko.... egin dira eta ez dut uste populazioa edo industria tejidoa asko handitu denik. Zertarako behar dugu hainbeste energia? Ez genuke zeozer aurreztu behar? Pentsatu ezazu apur bat eta sakondu gaian, ez zaitzatela egainatu!!!! Mendiak aske!!!