Field Target lehia otsaileko azken igandean

Irudiak

Field Target Lehiaketa Okondon
Field Target Lehiaketa Okondon
Field Target tiratzailea./ Field Target Euskadi
Field Target tiratzailea./ Field Target Euskadi

Euskadiko Field Target Elkarteak Okondon du hurrengo hitzordua, otsailaren 26an Okondoko futbol zelaiaren inguruan elkartuko dira goizeko 09:00etan.

Euskadin aire konprimituko tiro zaleak Okondon elkartuko dira Field Target modalitateari bultzada emateko ekitaldian. Igandekoa “Oso distantzia luzeko lehia” egingo da eta hurrengo hitzordua nazioarte mailan lehiatzekoa, Zumarragan bilduko ditu.

Jomuga eraisgarrietan egiten dute aire konprimituko karabinekin tiro, horri, Field Target deritzo eta Ingalaterran du bere jatorri eta ohitura. Ehizean ematen diren egoeren antzekoak ematen dira, jomuga eraisgarri metalikoak erabiliz. Tiro pneumatikoan aritzeko kanpoan egiten dute, horregatik, Okondoko futbol zeiaren ondoan Okondoko tiro zaleen eremuaren inguruan egongo dira.

Okondon igande honetan egingo duten lehiaketa “Oso distantzia luzekoa” izango da eta bi kategoriatan banatuko da, batetik; seniorrak 55/65/75 eta bestetik;juniorrak 50/45/40.

Gure inguruan ehiztari eta karabina zale asko dago eta, kirol, afizio eta zerbait gehiago den Field Target modalitatearen jarraitzaileek zita izango dute Okondon igande honetan bertan, informazio gehiago nahi duenak www.fieldtargeteuskadi.org

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>