Ezker Abertzalea Bañueta Kiroldegia kudeatzen duen enpresaren kontratuaren luzapenaren kontra dago

Irudiak

Bañueta Kiroldegia
Bañueta Kiroldegia

Ezker Abertzaleak Bañueta Kiroldegiaren kudeaketaren kontra dagoela azaldu du prentsa ohar baten bitartez. Beraientzat hoberena bitariko gestioa edukitzea izango zen, Udalak pisu gehiena edukiz.

Ezker Abertzaleak dio, Udalak eta kiroldegiaren administrazio-lanak daramatzan enpresak hainbat klausula indargabetu dituztela. Horrela, seigarrenak “ur, telefono, gas edo elektrizitatea gastu guztiak enpresaren esku utziko direla” dio, baina uraren %95 adibidez, Udalak ordaindu du.

Serdepor-rek, enpresa kudeatzaileak dio errentagarritasun gutxi ateratzen duela eta hori dela eta, Udalak diru-laguntzak eman dizkio. Ezker Abertzaleak ez du ulertzen zergatik gertatzen den hori kontratuak enpresak gastu guztiak ordaindu behar dituela esaten badu. “ Bañueta kiroldegiaren bazkide guztiak udako igerilekuetara doan sartu daitezke, adibidez. Horrek, udako udal-igerilekuetan 10.000 edo 12.000 euro gutxiago sartzea suposatzen du, eta diru kopuru horrekin udako igerilekuen kudeaketaren prezioa merkeagotu zitekeen”, esaten du Azker Abertzaleak.

Gauzak horrela, “Serdepor-rek, enpresa pribatuak, dirua irabazten du eta herritarrok, berriz, dirua galtzen dugu”, salatzen du.

Beste alde batetik, bazkideak ordaindu behar duten diru-kopurua handiegia dela uste dute Ezker Abrtzaleko zinegotziek. Izan ere, kuota horretan kiroldegiko zerbitzu guztiak sartzen dira, nahiz eta horiek ez erabili. Boulderra erabili nahi duenak, adibidez, 258 euroko kuota ordaindu behar du urtean, nahiz eta igerilekua edo gimnasioa ez erabili.

Ezker Abertzaleak enpresa horrekin sinatutako kontratua eta egon diren okerrak berraztertzea eskatzen du. Gainera, egungo enpresarekin dagoen kontratua ezin dela luzatu pentsatzen du, “ez dituelako herriko bizilagun gehienak asetu”.

Azkenik, Ezker Abertzaleak EA-k egindako faltsutzeak salatu nahi ditu, izan ere, enpresa honen kontratuaren luzapena Tokiko Gobernu Batzarrean bozkatu zuten, non “Ezker Abertzaleak, alkatearen berariazko debekua dela eta, ezin duen parte hartu”. Gainera, “hiru zinegotzik luzapenarekin aurrera jarraitzea erabaki dute, baina Osoko Bilkuran aurkeztu ezkero, ezetza aterako zen”.  

Iruzkinak

Luzuzkoak, jajaja!! luzuzko preziodun instalazioak ditugu!

Amurrion esaterako gazte batek eskalatzeagatik urte batean ordaintzen duenagatik, zazpi urtetan zehar eskalatu zezakeen Leioako instalazioetan esaterako, gainera hobeak izanda ... zazpi urte !! hori bai luzua.

Amurrio Marbella da eta bertan Gadafi zuzentzen ote du !!

Arrazoia duzu lagun , Amurrio herriko polikiroldegia "luxuzkoa" da , bai . Hori dela eta hainbat kirol elkarteek bertan jarduteagatik diru kopuru "elegantea" ordaindu behar dute urtero , kirol elkarte hauek herrikoak izanda noski . Suposatzen da udalak kirol elkarte erregistratua izateagatik instalazio doan batzuetan jarduteko aukera eman behar dizula , baina zuk esan duzunez "luxuzko" polikiroldegi bat izateagatik eta pribatizazioagatik , elkarte hauek kriston diru kopuruak ordaindu behar dituzte urtero...

Kuotak handiegiak direla uste duzue? Gure herria txikia izan arren, gure herriak "luzuzko" kiroldegia dauka... eta hori ordaindu behar da, nahi edo ez.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>