Euskara praktikatzeko sukaldaritza ikastaroa Berbalagun programaren eskutik

Irudiak

Euskara praktikatzeko sukaldaritza ikastaroa Berbalagun programaren eskutik

Laudioko Gastronomia Museoan egindako ikastaroak izandako arrakasta ikusita, Berbalagun programak beste sukaldaritza ikastaro bat antolatu du, oraingoan Luiaondon.

"Lapikoen artean euskara praktikatzeko, hemen duzu aukera paregabea" lelopean, Berbalagun taldeek, aek-k eta Aiarako Udalak elkarlanean antolatutako ikastaroa abenduaren 1an hasiko da. Ikastaroa doan izango da, eta izena emateko Laudioko aek-ra (94 672 67 22) edo Aiarako Kuadrilaren Euskara Zerbitzura jo beharra dago (677 56 62 45).

Berbalagun programak euskara ikasten ari diren eta batez ere euskara praktikatzeko beharra duten pertsonei zuzendutako aisialdiarekin lotutako proposamen ugari antolatu ditu, txangoak, patinatzen ikasteko ikastaroa... Informazio gehiago euren blogean: http://aiaraldea.blogspot.com/

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>