Etxe berdeak programa amaitzear dago

Irudiak

Etxe berdeak programa amaitzear dago

Udaltaldek antolatuta, 6 talde osatu dira eskualdean. Taldeetako bat Arrankudiagan batu da (herriko 10 pertsona inguru), 3 saiotan, etxeko kontsumoa (ura, argia, berogailua…) murrizteko neurriak aztertzeko. Helburua bikoitza izan da: batetik, kontsumo iraunkorra sustatzea, dauzkagun natur baliabideak zaintzeko, eta, bestetik, arlo horretan ordaintzen diren fakturen zenbatekoa txikitzea.
Saioak praktikoak izan dira; bakoitzak etxean hartzen dituen neurriak eta dinamizatzaileak planteatutakoak aztertu dira:

  • hortzak eta eskuak garbitzen ditugunean txorrota ixtea, ura behar ez dugunean
  • barazkiak ontzi batean garbitzea, eta ez txorrotaren azpian
  • janaria desizozteko, lehenago atera; ez desizoztu txorrotaren azpian
  • txorrotak ixtea eta itoginak konpontzea
  • dutxatzea (5 minutu gehienez), bainatzearen ordez
  • stand-by aukera duten gailuetan, etengailu bat jartzea
  • elektratesnak erosterakoan, etiketa energetikoa begiratzea (A+ edo A++)
  • ateetako zirrikituak estaltzea, beroa atera ez dadin
  • iluntzean, pertsianak eta leiho-ateak ixtea
  • termostatoa graduatzea (20-21º egunean zehar; gutxiago gauez)
  • berogailuak ez estaltzea (arropa gainean jarrita, adibidez), beroa zabaltzea eragozten baitu
  • gelak aireztatzeko, kanpoan epelago dagoenean aprobetxatzea
  • herri barruko joan-etorriak oinez edo bizikletan egitea, autoa erabili beharrean

Hauek dira planteatu ziren neurrietako batzuk. Neurri errazak dira, edozein etxetan erabili ahal direnak. Etxeetako fakturak murrizteaz gain, natur baliabideak zaintzen lagunduko dugu. Helbide honetan neurri hauei buruzko informazioa eskuragarri dago: http://www.eve.es/web/Eve/files/ea/ea0a97dd-8502-4db7-9199-b3e4c303f822.pdf
Urtarrilean etxeetan lortutako murrizketa aztertuko da, eta jardunaldi bat egingo da, programari amaiera emateko.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>