“Etxe Berdeak” doako ingurumen-hezkuntza ekimena Arrankudiagan

Irudiak

“Etxe Berdeak” doako ingurumen-hezkuntza ekimena Arrankudiagan

 Arrankudiagako Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoan “Etxe Berdeak” doako ingurumen-hezkuntza ekimena aurkeztuko da. Esperientzia pilotu honek etxeetan energia eta ur kontsumoa gutxitzea du helburu,  baita kontsumo arduratsuagoa  eta jasangarriagoa sustatzea ere. Udalsarea 21ek bultzatuta, programa honek klima-aldaketaren kontrako lehian herritarren parte-hartzea sustatzea lortu nahi du.

Parte-hartzaileek, hiru jardunaldietan, helburu hauek lortzeko lagungarriak diren neurri errazak ikasi eta partekatuko dituzte beste etxeekin batera. Gainera, sorta ekologiko bat jaso eta asistentzia tekniko iraunkorra izango dute, erronka lortzeko baliagarria izango zaiena.

Ekimenaren aurkezpena bihar, urriak 20,  izango da, 19:00etan Jasangarritasun Bulegoan.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>