Etxaurren Krossaren XXI. edizioa

Irudiak

Lasterketak eta ordutegiak
Lasterketak eta ordutegiak
Zirkuitua
Zirkuitua
Helmuga. A.B.
Helmuga. A.B.

Igandean Etxaurren krosaren XXI. edizioa jokatu zen Zuhatzan. Goizeko hamarretarako 150 partehartzaileak bertatatu ziren. Eguraldiak lagunduta, hamaiketan lehenengo txanda hasi zen.

9 eta 16 urte arteko gaztetxoek parte hartu zuten proba hauetan. Adinaren arabera 8 kategoria ezberdinetan sailkatu ziren, hots, eskolakoak, kumeak, koskorrak eta ertainak. Aurten, lasterketak garrantzi eta prestijio handiko ardura eduki du bere gain, Arabako txapelketa eskolarrari final polita eskaintzea.

Krosa Etxaurren Ikastolako guraso elkarteak antolatzen du, baita lan guztiak egin ere: zirkuitua markatu, hesiak ipini, txosnarako erosketak egin, umeei edariak eskaini, dortsalak banatu, zirkuitua kendu etab.

Iruzkinak

Etxaurren ikastolako blogean krosari buruzko argazki gehiago argitaratu dituzte. Hona hemen lotura:
http://etxaurrenikastola.blogspot.com/2011/02/kross-etxaurren-xxi.html

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>