Espainiar Armada maniobra militarrak egiten ibili da Arrastaria inguruetan

Irudiak

Espainiar Armada maniobra militarrak egiten ibili da Arrastaria inguruetan
Espainiar Armada maniobra militarrak egiten ibili da Arrastaria inguruetan

Pasa den martxoaren 25ean espainiar Armadako ehunka militarrek maniobrak egiten ibili ziren Arrastaria eta Urduña inguruetan. Goizean Untzaga aldetik ibili ziren eta eguerdirako Gorobel mendizerra zeharkatzen ibili ziren.

Orotara 14 kamioi eta 12 jeep-ek osatu zuten konboia, eta ustez ehunka militarrek parte hartu zuten maniobra militarretan. Hainbat herritarrek euren ezinegona eta desadostasuna adierazi dute "Okupazio militar" honen aurrean.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>