Eskualdeko zerbitzu publikoetako langileak lanuztean parte hartzera deitu dituzte ELA, LAB eta EILAS sindikatuek

Irudiak

Lanuztea deitu duten sindikatuek asteartean Laudion egin zuten kontzentrazioa.
Lanuztea deitu duten sindikatuek asteartean Laudion egin zuten kontzentrazioa.
Zerbitzu publikoetako langileeak otsailaren 9ko deialdian pate hartzera deitu dituzte.
Zerbitzu publikoetako langileeak otsailaren 9ko deialdian pate hartzera deitu dituzte.

Otsailaren 9ko lanuzterako deia zabaldu zuten astearte goizean Laudion ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deitutako kontzentrazioan. “Zerbitzu publikoak garatu, murrizketarik ez” lemarekin Hego Euskal Herri mailan zabaldu duten deialdian parte hartzera deitu zituzten eskualdeko irakaskuntzan, Osakidetzan, justizia administrazioan, udaletxeetan eta foru aldundietako administrazioan lanean diharduten langileak.

4 ordutako lanuztea egunean zehar gauzatuko da zerbitzu publikoetako azpisektore ezberdinetan: 11:00etatik 15:00etara administrazio autonomikoan, Estatuaren administrazioan eta justizia administrazioan, 11:00etatik 18:00etara irakaskuntzan, eta 11:00etaik 19:00etara Osakidetzan, tokiko eta Foru administrazioetan eta sektore publikoko gainerako erakunde eta merkataritza-sozietateetan. Eskualdeko ikastetxe, osasun zentro, udaletxe eta abarretan asanbladak deitu dituzte sindikatuek bertoko langileek lanuztearekin bat egin dezaten bultzatzeko.

Sindikatuek eskualdeko langileak ostegunean Bilbon eguerdiko 12:30ean Arriagatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu dituzte. Bilbora trenez joateko hitzordua Urduñan 11:32an, Amurrion 11:38an eta Laudion 11:49an izango da.

Otsailaren 25erako manifestazio nazionala deitu dute Bilbon sindikatuek “Mugi gaitezen gure eskubideen alde. Ongizate estatua jopuntuan” lemapean. ESK, CGT, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek ere bat egin dute deialdiarekin. Manifestazioa otsailaren 4rako deituta zegoen, baina asteburu inguruan izandako hotzaldiek deialdia atzeratzeko erabakia eragin zuten.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>