Ertzaintzak desalojatu egin du Gazte Asanbladak okupatutako Landazuri Etxea

Irudiak

Gazte asanbladak okupatutako eraikina / A.G.A
Gazte asanbladak okupatutako eraikina / A.G.A
Gaztetxearen aldeko propaganda / A.G.A
Gaztetxearen aldeko propaganda / A.G.A
Amurrioko Gazte Asanbladaren logotipoa / AGA
Amurrioko Gazte Asanbladaren logotipoa / AGA

Ertzaintzak desalojatu egin du Amurrioko Gazte Asanbladak gaztetxe bilakatzeko okupatutako eraikina. Arratsaldeko laurak aldera Lucas Rey ikastetxearen alboan dagoen etxea okupatu dute zenbait gaztek; "duela hamar urtetik zegoen hutsik". 9 lagun sartu dira eraikinera, eta handik gutxira Ertzaintzak banan banan irtenarazi eta identifikatu egin ditu. 17:00etarako mobilizazioa iragarrita zuten amurrioarrek herriko plazan okupazio honi babesa adierazi asmoz. Identifikatuetako bat hedabide honetako argazkilaria da. 70 lagun inguru bildu dira eraikinaren kanpoaldean ekimena babestera. Gazteek salatu dutenez, usurpazio delitua leporatzen diete identifikatuako 9 lagunei. Ertzaintzak aurreratu dienez, epaiketa izango dute.

Azaldu dutenez, Udalari gazte lokalaren proiektua abenduan aurkeztu zioten. Aste honetan, baina, erantzuna jaso dute: "Momentu honetan ez dagoela aukerarik". Horren aurrean, proiektuarekin aurrera jarraitzeko etxe bat okupatzea erabaki du Gazte Asanbladak.

Kazerolada eta manifestazioa

Desalojoa salatzeko manifestazioa egin dute 20:30ean. 100 lagun inguruk hartu dute parte. "9 lagun auziperatu dituzte lokal aske eta autogestionatu bat sortzen saiatzeagatik", adierazi dute. Erasoaren aurrean "apalankada masiboa" egongo da bihar 18:00etan herriko plazan.

Iruzkinak

AUPA A.G.A.!! LORTUKO DUGU!! GURE AMETSAK DIRAUEN BITARTEAN... ZUENAK EGIN DU!!!

http://www.youtube.com/watch?v=kg2Pslk0GxY

Gaztetxea lortuko da!

aupaa zueeek!!lortuko duzue eta!

animo jente!!animo amurrio
herri bat GAZTETXE bat!!

aupa zuekk! gure ametsak dirauen bitartean...zuenak egin du!!

Aupa Gazteak! Zuekin gaude! Herri bat gaztetxe bat!

aupa AGA gazte indarraz lortuko dugu
HERRI BAT. GAZTETXE BAT!

Animoo gazteak! Egi bihurtu arte ametsei eutsi!

emon egurre gazteok!!! gure indarraz lortuko dugu gure ametsak eraikitzea!!!! Aurrera Amurrioko Gazte Asanblada

Herri bat, Gaztetxe bat!!!!!!
Amurrion gaztetxea behar du...
Aupa gzteak, garaipena zuena da!!!!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>