Erdi Aroko Azoka eta Mozorro lehiaketa

Irudiak

Erdi aroko azoka da aurtengo inauterietako nobedade garrantzitsuena
Erdi aroko azoka da aurtengo inauterietako nobedade garrantzitsuena
Amurrioko inauteriak/ aiaraldea
Amurrioko inauteriak/ aiaraldea

Bideo erlazionatuak

Amurrioko inauteriak asteburu osoan zehar ospatuko dira; bihar hasi, eta asteartean bukatuko dira. Aurten, inauterietako urteko programaz disfrutatu ez ezik, Erdi Aroko Azokan parte hartu ahal izango dute amurriotarrek. Izan ere, Erdi Aroko Azokan aktibitate desberdinekin disfrutatzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, larunbatean, mozorro txapelketa ospatuko da urtero bezala. Umetxoentzako inauteri egunarekin, asteartean, jaialdia bukatu egingo da.

Erdi Aroko Azoka aurtengo nobedadea izango da. Bihar arratsaldeko 18.00tan ireki egingo dute, eta asteburu osoan zehar irekita egongo da. Bertan, musika, malabaristak, umeentzako ekintzak, artisautza tailerren erakusketa, kaleko zirkua, eta abarrak egongo dira. Gauean, suarekin malabareak egingo dituzte.

Larunbat zein igandean, goizez eta arratsaldez azoka irekita egongo da, goizeko 11.00tatik 14.30ak arte, eta arratsaldean 18.00tik 23.00ak arte. Larunbat gauean, suarekin egindako ikuskizunak eta bestelako gau ikuskizunak disfrutatzeko aukera egongo da.

Mozorro lehiaketa

Amurrioko mozorro lehiaketa larunbatean ospatuko da, arratsaldeko 19.00etan. Gero, gaueko 20.00ak aldera Diskofestan dantzatzeko aukera egongo da, eta 21.30tan mozorro lehiaketaren sari banaketak egingo dira enparantzan.

Umetxoak gozatzeko aukera izango dute asteartean. Otsailak 21ean, txokolate jana banatuko da arratsaldeko 16.45etan, Pottoka haurrentzako berbenarekin dantza egin ahal izango dute bostak aldera, eta 18.30etan Judas Kakarroaren erreketarekin inauteriak bukatutzat emango dira.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>