Albisteak: eolikoak
Txabi Alvarado Bañares
Okondo
2012.04.16
Hitzaldia gaur izango da, arratsaldeko zazpietan
Bi dira hil honetarako Ganeko Bizirik Okondoko auzo elkarteak prestatuak dituen ekintzak, Ganekogortan eraikitzeke dauden eolikoen aurka egiten ari den kanpainaren baitan. Lehena gaur egingo den parke eolikoei buruzko hitzaldia izango da, arratsaldeko zazpietan Kultur Etxean egingo dena.
Larunbatean, aldiz, martxa bat egingo da Ganekogortaraino....
3 erantzun
Aitor Martinez Ibarrola
Laudio
2012.02.04
"Jesuri ta Ganeko bizirik!" plataformak balorazio positiboa egin du urtarrilaren 30ean Laudioko osoko bilkuran aurkeztu eta aurrera ateratako mozioaren inguruan, ez soilik alderdi gehienen babesa lortzeagatik, baizik eta herri mailako eztabaida bat udalbatzara eramateagatik ere.
Dena den, azpimarratu dute, arazo honen aurrean aurkitu diren inguruko udalerrietatik osoko bilkura batetan agertu...
Noemi Bergantiños
Laudio
2012.02.01
Jesuri eta Ganeko bizirik! taldeak aurkeztutako parke eolikoaren kontrako mozioa onartu zen atzo Laudioko udalbatzan Bildu, EAJ, PP eta Onmia-ren botoekin.
Hilabete hasieran erregistratutako mozioan, talde honek Jesuri eta Ganekogorta mendietan parke eolikoen proiektuaren geldiketa eskatzen du. Izan ere, proiektu honek bultzatzen duen mendien industrializazioa salatu nahi dute, baita honek...
Jon Apodaka Saratxo
Arrankudiaga, Okondo
2011.10.28
Atzo egindako prentsaurreko batean, Bizkaiko Gueñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Arrankudiaga , Bilbo eta Arabako Okondok bat egin zuten Ganekogortan ezarri nahi duten zentral eolikoari ezetza aurkezteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak esandakorekin guztiz adoz daudela aipatu zuten.
Udaletxe hauek, industria hau erregulatzen duen Zatikako Planari buruz hitz egin zuten eta honek...
Jon Apodaka Saratxo
Laudio, Orozko
2011.10.14
Hamaika zeresan ematen ari da azkenaldian Larragorri/Jesuri - Elorritxugana/Kukutza eta Ganekogorta mendietan zentral eoliko bana eraikitzeko proiektua. Zentral hauek eraikitzearen aurka agertzen diren taldeek hainbat ekintza antolatu izan dituzte azken hilabeteetan zehar lanei herri oposizioa adieraztearren.
Larunbat honetan, goizeko zortzi eta erdietan Laudiotik irtengo dira mendizaleak,...
Gartzen Garaio Atxurra
Aiaraldea
2011.07.18
Azken asteotan, lurraren defentsan diharduten zenbait talde biltzen hasi dira, "Nerbioigoiena pairatzen ari den hondamenari kolektiboki aurre egiteko beharrak bultzatuta". Koordinakunde honetako kideek adierazi dutenez, "bi oinarri basiko eta komunengatik bat egiten" dute bildu diren taldeek; alde batetik "ingurumena erasotzen duten makroproiektuak gelditzeko beharra" eta bestetik "gisa...
Jon Apodaka Saratxo
Aiaraldea
2011.07.04
Pasa den larunbatean 150 pertsona baino gehiago Jesuri/Larragorri-ko menditontorrean bildu ziren Guascor Wind S.A. enpresak Laudio eta Orozkoko mendigunean kokatu nahi duen zentral eolikoaren proiektua bertan behera gelditu behar dela salatzeko.
Jesuri eta Ganeko bizirik, Adie Orozkoko Talde Independientea, Zanpazu Bizirik, Laudioko Gazte Asanblada, Zubiaurko Gazte Asanblada, Gazte...
Edorta Moreno Martin
Laudio
2011.06.30
Hamaika zeresan ematen ari da azkenaldia Jesuri-Elorritxugane eta Ganekogorta mendietan abian jarri izan den zentral eoliko bana eraikitzearen proiektuaren inguruan. Zentral hauen eraikitzearen aurka agertzen diren taldeek hainbat ekintza antolatu izan dituzte aste honetan zehar burutuko direnak lan hauei herri oposizioa adieraztearren. Ekar dezagun gogora, bide batez, iragan igandean, ekainaren...
Edorta Moreno Martin
Aiaraldea
2011.06.08
Handia izan da azkeneko hilabeteetan Laudio eta Orozko artean, Jesuri inguruan, eraikiko den haize-erroten gunearen inguruan. Jakin dugunaren arabera, eta hamaika talde ekologistek proiektuaren bideraezintasuna salatu zuten arren, Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio parkea eraikitzeari. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko maiatzeko alean jakitera eman denez Eusko Jaurlaritzak baimena eman...
Jon Apodaka Saratxo
Laudio, Orozko
2011.05.20
Aiaraldeko mendien industrializazioa hurrengo hilabeteotan hasiko da. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumeneko sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2011ko urtarrilaren 11n, eta “Jesuriko Parke Eolikoaren” aldeko Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioa eman zuen, ebazpen horretan jasotako baldintza jakin batzuei atxikiz.
Adierazitako legeak eta...
Herriak
Laudio
(725)
Amurrio
(437)
Aiaraldea
(309)
Urduña
(285)
Orozko
(161)
Artziniega
(92)
Aiara
(65)
Okondo
(58)
Arrankudiaga
(37)
Areta
(28)
Luiaondo
(23)
Baranbio
(15)
Arespalditza
(14)
Arrankudiaga-Zollo
(12)
Saratxo
(12)
Arakaldo
(10)
Etiketak
urduña
(174)
Laudio
(169)
Amurrio
(141)
jaiak
(102)
euskara
(96)
kirola
(85)
udala
(81)
Aiaraldea
(73)
aiara
(42)
udal hauteskundeak
(39)
jaia
(37)
EAJ-PNV
(37)
Bildu
(37)
obrak
(36)
musika
(35)
mendia
(33)
gazte asanblada
(31)
bertsolaritza
(31)
kultura
(30)
txirrindularitza
(28)
orozko
(27)
okondo
(27)
emakumea
(27)
Artziniega
(26)
txapelketa
(25)
Araba Euskaraz
(25)
futbola
(24)
Laudioko Udala
(23)
azoka
(23)
laudio ikastola
(22)
- 1 of 89
- ››
