Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa

Irudiak

Emakume batzuk ikasitako teknikak praktikan jartzen dituztelarik/ Dandai Emakumeen Elkartea
Emakume batzuk ikasitako teknikak praktikan jartzen dituztelarik/ Dandai Emakumeen Elkartea

Aurreko urteetan egin duen legez, Laudioko Udalak, Berdintasun Zerbitzuaren bitartez, emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa Laudioko Granja kiroldegian burutuko da, martxoaren 17an hasiera emango zaiolarik eta 18ra arte iraungo du. Beraz, autodefentsa ikastaroak asteburu bateko iraupena izango du. Ordutegiari dagokionez, larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 15.00etatik 19:00etara arte luzatuko da, igandeko saioa, berriz, goizez  bakarrik izango da, 10:00etatik 14:00etara.

Ikastaroa debalde izango da eta izen emateko interesa duten emakumeek udaletxeak luzatu duen hurrengo telefono zenbakira deitu beharko lukete; 944034850.  Ikastaroak plaza kopuru mugatua izango du, hau dela eta ahalik eta azkarren egitea komeni da.

Batetik, ikastaroan autoestima, konfidantza eta bakoitzak bere buruarekiko duen segurtasuna bezalako gaiei helduko zaie. Bestetik, erasoen aurrean emakumeen arteko elkartasuna ere landuko da.  Gainera, ikastaroak berritasun bat dakar berarekin batera, alegia, sexu-erasoetan defendatzeko teknikak ikasteko abagunea eskainiko du parte hartuko duten emakume guztiei.

Iruzkinak

Aupa Laudioko Herrikoetxea eta aupa neskak! Audefentsa lantzeak, artikuluak aipatu autoestima eta eta segurtasuna emateaz gain, berdintasunerako tresna da, emakumeentzat itxia izan den eremua (erasotzaileari borroka) zabaltzen duelako.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>