Emakumeek ezingo dute San Roke Kofradiak urtero egiten duen bazkarian parte hartu.

Igandean San Roke Kofradiako kideek urtero egiten den bazkarian emakumeek parte hartzeko aukera izan behar ote duten bozkatu zuten, baina proposamenak ez du aurrera egin.

Bozen %62 aldekoa izan zen eta, %38, berriz, kontrakoa. Arazoa da Kofradiaren estatutuen arabera %75ek baiezkoa eman behar duela arautegian aldaketa bat egiteko.

Gauzak horrela, emakumeek ezingo dute parte hartu Kofradiak urtero abuztuko azken igandean Lamuza elizako arkupean egiten duen bazkarian.

 José Luis Navarrok, Kofradiako zerbitzuburuaren hitzetan, “guk bazkaria betiko moduan egitea espero dugu. Izan ere, elizaren arkupea leku publiko eta irekia da”.

Hala ere, azken hitza Gasteizko Apezpikutzak eta Laudioko Udalak daukate. Emakumeei parte hartzen ez uztearen ondorioak izan daitezke, batetik, laguntzak ukatzea eta, bestetik, bazkaria arkupean egiteko baimenik ez lortzea izan daitezke.

Arabako Diputazioarentzat emakumeen partizipazioa debekatzea “diskriminazioa” da eta Arartekoarekin eta Laudioko Udalarekin batera egoera hau konpontzeko lanean ari direla adierazi du Claudio Rodriguezek, Administraziorako Foru diputatuak,

Estatutuen aldaketa

Bozketaren emaitzak ikusita, gehiengoa emakumeen parte hartzearen alde dagoela esan daiteke, edo horrela uste du Navarrok. Baina proposamenak aurrera ateratzeko sistemak “gehiengoaren sentikortasunaren kudeaketa azkarra eta eraginkorra izatea galarazten du”, dio Navarrok.

Horrela, abuztuan egingo den ohiko bileran estatutuen aldaketari buruz hitz egingo dute. Bozka sistema eztabaidatzea eta zerbitzuburuak Laudion bizi behar duela ezartzea izango dira lehentasuna.

San Roke Kofradiak 405 lagun biltzen ditu eta horien artean 16 emakumeak dira.  egiten dituen ia ekintza guztietan parte hartu dezakete, baina ez urtero egiten den bazkarian.

1599 sortu zen kofradia. Garai horretan sortzen ziren talde guztiek Trentoko Kontzilioak esaten zuena jarraitu behar zuten. Horregatik, estatutuaren artikulu batek dio: "primeramente ordenaron y mandaron que los cofrades del Señor Sant Roque ayan de ser en la comida hombres y no mujeres“ (lehenengoz agindu zuten San Roke Kofradiaren bazkarietan, gizonek parte hart zezaten, baina ez emakumeek).

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>