Denak Sopeñako Errege Bidearekin

Irudiak

GR 284 ibilbidea. /Aiaraldea
GR 284 ibilbidea. /Aiaraldea
GR 284 ibilbidea. /Aiaraldea
GR 284 ibilbidea. /Aiaraldea
Arabako Ibilbide Berdeen Sarea, /Arabako Foru Aldundia
Arabako Ibilbide Berdeen Sarea, /Arabako Foru Aldundia

Arabako Foru Aldundia Urduñan hasi eta Artziniegan bukatuko den bide berdea egiten dabil. Obrak maiatzean esleitu ziren Repoblaciones Forestales Euskaldunak S.L. enpresari, 149.748,10 eurogatik, BEZ barne. Obrak burutzeko epea 4 hilabetekoa bazen ere, oraindik ez dira bukatu. 

Bitartean, Aiaratur turismo elkarteak Sopeñako errege Bidea Aiaraldeko eskaintza turistikoaren barruan sartu behar duela adierazi du, mendizaleei zuzenduta batez ere. Horrela, gure ingurunearen balio historiko eta kulturala handitzea espero dute, ondarea, etnografia eta gastronomia bezalako beste baliabideekin uztartuz. Izan ere, antzina, eskualdea egituratzeko ardatza izan zen bide hau, eta hiri eta feria nagusiak lotzen zituen; horren erakusgarri da eskualdeko lehenengo giza aztarnak bidearen inguruan topatu izana eta lehenengo herrixkak ere bide horren inguruan sortu izana.

Mendiko Lagunak elkarteak ere bide honi buruzko hitzaldia antolatu zuen azaroaren 25ean Amurrion, Aunia Kultur Elkartearen kide den Felix Mugurutzaren eskutik. Hurrengo urtera begira eta Aiaran bidea ezagutarazi asmoz beste solasaldi bat egin nahi da bidean bertan, Añesen, bidea egunero bizi dutenentzako espreski zuzendua.  

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>