Delikako San Pedroak

Irudiak

Herri bazkaria
Herri bazkaria
Haurrentzako puzgarriak
Haurrentzako puzgarriak
Idi probak
Idi probak

Asko izan dira asteburuan San Pedroak ospatzeko Delikara hurbildu direnak. Ostiralean, gaueko 9etan botatako txupinazoak hasiera eman zien jaiei eta gero, gauerdi aldera, Lisker taldeak dantzan jarri zituen bertaratutakoak. 

Larunbatean ehun lagunetik gora bildu ziren karpapean egindako herri bazkarian. Bazkalondo luzearen ondoren nagusienek mus eta briska txapelketetan parte hartzeko aukera izan zuten eta txikienek puzgarrian eta zezen mekanikoan ondo baino hobeto pasa zuten arratsaldea. Gauean berbena egon zen Luhartz taldearen eskutik eta gero diskofesta Xaiborrekin. Zirimiria ari zuen arren, jai giroa ez zen zapuztu. Izan ere, pare bat urtetik hona Delikako jaietan karpa handi bat jartzen dute eta horrek, eguraldia lagun ez denean ere jende ugari erakartzen du. Bestalde, goizaldera arte iraun duten parrandazaleei txokolatea eskaini zaie gosaltzeko. 

Gaur arratsaldean jada tradizio biihurtu diren idi probak egon dira, jende asko animatu da gainera apustuak egitera. 20:30etan Xaiborrek berriro ekin dio diskofestari.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>