David Hidalgok bere asmoetan irmo mantenduz, ziklokrossaren munduko izen nagusi bihurtu nahi du

Irudiak

David Hidalgok bere asmoetan irmo mantenduz, ziklokrossaren munduko izen nagusi bihurtu nahi du
David Hidalgok bere asmoetan irmo mantenduz, ziklokrossaren munduko izen nagusi bihurtu nahi du
David Hidalgok bere asmoetan irmo mantenduz, ziklokrossaren munduko izen nagusi bihurtu nahi du

David Hidalgo, Aiarako txirrindularia, bere asmoetan irmo mantentzen da. Aiarako elkarte batek patrozinatzen eta babesten duen taldearen pean, ziklokrossean erabat zentratuko da, horretarako bere indar eta denbora guztia erabiliz, eta errepideko txirrindularitza ahaztuxea izanik.

Aiara osoko "ziklokrossman" onena da, Europako iparraldean deitzen zaien gisa, eta Sub-23 mailan emaitza bikainak lortu ditu aurten Laudio, Ametzaga, eta Igorren. Laudion garaipen erraza eta polita erdietsi zuen, bere zaleen eta familiakideen aurrean, eta Igorren ere, munduko kopa eta  Euskal Herriko txapelketarik handiena den horretan, garaipena lortu zuen. Horretaz aparte, bigarren geratu zen Euskal Herriko txapelketan, Espainiako estatuko txapeldun handiaren atzetik.

Davidek gurekin hitz egin du, eta artikulu hau beragan interesatuta egon ahal diren patrozinatzaileei deia egiteko idatzi dugu. Euskal Herrian zehar zabaldu nahi du bere izena.

"Txikitan, Lantenon, nire jaioterrian, orduak ematen nituen bizikleta zahar batekin, eta lehen Peugeot zahar batekin asmoa bakarrik zena, errealitate bihurtzeko bidean nago. Amurrioko eskolan hasi nintzen, zelako garaiak! hortik aurrera dena eromena izan da. Sopelako Lubekon eta Naturgasen egon nintzen, baina errepidea ez zen nirea. Aurten nire etxera bueltatu naiz, Aiarako taldera eta ziklokrossera", dio Hidalgok ilusioz.

Errepideko denboraldia hastear dago, eta berak aprobetxatu nahi du ziklokrossetik dakarren sasoi ona. "Aldi honetako helburua hiru hilabetetan konpetitzea da, gero uda atseden hartzeko eta Belgikara joateko dirua ateratzeko aprobetxatuko dut. Belgika handienen sorterria da, eta bertan asko ikasi nahi dut".

Iruzkinak

Niri pertsonalki nahiko dibertigarriak iruritzen zaizkit horrelako eztabaidak, nahiz eta argi egon hau ez dela horientzako lekua. Garrantzitsuena, azkenengo iruzkinean norbaitek argi uzten duen moduan, euskaraz hitz egitea eta kasu honetan idaztea da, gure hizkuntzari erabilera ematea eta berarekin gozatzea. Nik hizkuntzarekin gozatzen dut, zuek badituzue zuen kontzientziak hain garbi? arraio, mundu honetan gutxien kezkatzen nauen gauza arauak dira! bakoitzak du bere estilo, eta arau batzuk gainetik pasa behar dira, zeure buruarekin gustora egotegatik beti. Horren adibidea "gauzetaz" hitzarena, hain hedatua dago nahi duenak erabiltzen jarraituko duela. Utziozue...!

Llanteno edo Lanteno jartzea tontakeria bat da, jende gehienak Llanteno hitza soilik ezagutzen duelako, eta hobe delako ezagunagoa den izena jartzea onartua dagoen izen bitxi edo arrotza jartzea baino.

KK

Etakit zuek, baie ni behintzat kokoteraino nau holakotaz! zer da garantzitsuena, euskaraz zuzen berbaitea ala berbaitea??? zuzendu ta zuzendu bagabiltza mala letxe horrekin jendeak euskara gorrotatzea ekarriko du.
Nazkatuta naukazue!
Izan euskaldun ta kito!

Anonimo 1.arentzako
Euskaltzaindiaren toponimiak esaten du "LLANTENO" euskal izen ofiziala.
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=206&lang=...
Arkaitz datorrenerako badakizu, bi L.
Agur bero bat guztiontzat, baita FMrentzako.

Trapu Ohar bat, nahi duenarentzat:
"Besteen trapuak garbitzeko esan baino lehen, bakoitzak garbi ditzala bere etxeko trapuak!"

MF

Ohar toponimiko bat, nahi duenarentzat:

LANTENO, eta ez "Llanteno", da herri horren euskarazko izen arautua. Hala ere, ofizial bakarra "Llanteno" da, gaztelerazkoa, bertako Batzar Administratiboak hala erabaki zuelako.

Normala da oker hori suertatzea, ikerketek aurrera egin ahala, Akademiaren izen honi buruzko diktamenak ere zeharo aldatu egin direlako: Lanteno > Llanteno > Lanteno izan da toponimo horren euskarazko aldaki "zuzenaren" ibilbidea. Ziklokrosarena baino gogorragoa...

Ohi bezala, ederra Arkaitz kirolzalearen artikulua. Gizon handia, esanahi guztietan...

FM

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>