Bilduk jarrera absolutista leporatu dio EAJri
Erantsiak
Bildu koalizioak gaur adierazi du legegintzaldiko 8 hilabete hauetan EAJren lerro politikoa erabat definitu dela Amurrioko Udalean. Alderdi independentistaren iritziz balorazioa ez da batere ona. Bilduren ustez, EAJk "arrabol absolutista" pasa du denbora honetan, eta "horrela jarraituko duela ematen du".
Gaur egindako prentsa agerraldian esandakoaren arabera, EAJk gai garrantzitsuenak -aurrekontuak eta ordenantzak, adibidez- behin eta berriro Tokiko Gobernu Batzordean erabakitzen ditu. Hemen EAJk hiru ordezkari ditu eta gainontzeko alderdiek guztira beste hiru, beraz, Bilduk dioenez, PPrekin akordioetara heldu eta gero aurrera ateratzen ditu bere ekimenak EAJk.
Koalizioaren ustez ez da bidezkoa EAJren jarduera, batipat, kontuan izanda Tokiko Gobernu Batzordean gehiengoa dutela eta, aldiz, jaso zituzten bozkak ez direla %39ra heltzen.
Zentzu horretan, Bilduren ustez, EAJk ez du herritarren zein beste alderdien parte hartzea sustatzen. Koalizio independentistak esan du horren froga direla batzorde ezberdinen funtzionamendu kaotikoa, Batzorde Informatiboetan landu behar diren gai asko zuzenean Tokiko Gobernu Batzarrera eramatea edo Udal Osoko Bilkurak bi hilabetero egitea.
Bilduren iritziz, parte hartzea sustatu ordez "PNVk 50.000 eurorengatik “aditu” bat kontratatu nahi du “era batean edo bestean”, parte-hartzea bezala ulertzen duten hori kudeatu diezaien. Baina bere udal kudeaketa ereduan parte-hartze erreala eta eraginkorrak kabidarik ez duela da duten benetako arazoa. Nahiago dituzte adoste eta kontratazio opakuak, nahiz eta hauek zalantzazko legezkotasunezkoak izan". Aldi berean, Ixone Retesek proiektu zehatzik ez edukitzea eta hedatzeko aditu baten beharra izatea aurpegiratu dio EAJri.
EAJri zuzendutako eskaera
Bukatzeko, Bilduk zehaztasuna, gardentasuna, parte hartzea eta proiektu sinisgarri bat eskatu dio EAJri.


bai, nahiko antzekoa, penagarria lehen, penagarria orain. Irabazlea: Canive eta PP