Bildu koalizioaren zerrendak legez kanpo ez uztea erabaki du Auzitegi Konstituzionalak
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzo gauerdian eman zuen aditzera bere erabakia; Bildu koalizioaren zerrendak baliogabetzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia atzera botaz. Auzitegi Konstituzionalak osoko bilkuran hartu zuen erabakia. Bilkura osatzen duten 11 epaileetatik seik egin zuten Bilduren zerrendak onartzearen alde, eta bostek ordea kontra.
Gauzak horrela, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta independenteek osatzen duten koalizioak Aiaraldean aurkeztutako zerrendak udal eta foru hauteskundeetan egongo dira. Orain Fiskaltzak eta Estatuko Abokatuek maiatzaren 12ra arte epea dute kanpainan lege urratzea egon dela iritziz gero, berriro zerrendak inpugnatzeko.
Bilduk ondoko herrietan aurkeztu ditu hautagai zerrendak: Laudio, Amurrio, Artziniega, Urduña, Okondo, Orozko, Arrankudiaga-Zollo, Arakaldo eta Aiaran.


Hau bai dela demokrazia, orain bide berriak topatu beharko ziren aurrera egiteko, Aberria sortzeko erakunde guztietan lan egin behar delako.