Bi orozkoar, Jabi Olabarria eta Joseba Urbano, aurtengo Zegama-Aizkorrin parte hartzeko entrenamenduen azken fasean daude.
Jabier Olabarria Etxebarria: "Zegama-Aizkorri aurtengo denboraldiko lehen helburu garrantzitsua da, laster beteko dudana".
Jabier Olabarriak, Orozkoko mendi-lasterketetetako korrikalariak, aurreko urteetan bezala, parte hartuko du aurtengo Zegama-Aizkorri mendiko maratoi ospetsuan. Lasterketa honetara zuzendutako entrenamendu ezpezifikoa hasi du, eta berari Joseba Urbano orozkoar gaztea gehitu zaio, aurten lasterketan debutatzeko plaza eskatu duena. Futbolean etorkizun oparoan bazuen ere, dena utzi du modalitate honengatik.
Lasterketa honek mendi-lasterketen denboraldiari hasiera ematen dio, eta bertan, modalitate honetako korrikalari handienekin batera, Euskal Herriko selekzioko partaideak izango dira. Olabarria, aspaldian munduko kopan seigarren postua eskuratu zuena eta lasterketa honetan bi aldiz bosgarren izandakoa, borrokatzeko prest dago, duen adinak (40 urte) ematen dion esperientzia aprobetxatuz. Mundu honetan, gaur egun, gazteagoak diren korrikalariak daude, egungo "izartxoak" direnak, baina orokorrean zahartuta dago mendi lasterketen mundua.
J.Olabarria: "Inork ez du lekukorik hartzen, eta gaztaroan bizigarria eta indarra ez dira nagusitzen. Kirol gogorra da, profesionalak ez baikara. Ordutegi luzeak sufritzen ditugu lanean, eta patrozinatzaileek, soilik arropa eta bidaiak ordaintzen dizkigute, gure poltsikotik dirua ez galtzeko. Gutxi batzuok ditugu patrozinatzaileak, eta berriro esaten dut, ez dugu geuretzako dirurik ateratzen, bakarrik Euskal Herriko probaren batean aurrean geratzen garenean 200-300 euro ematen dizkigute. Maila altueneko konpetizioan emango dudan azkenengo urtea da, eta ondo egin nahi dut, menditik era onean aldentzeko. Azken Donostiako maratoian nire marka pertsonala hautsi nuen, eta horrek motibazioa ematen dit. Hemendik aurrera, familiak beteko du nire denbora gehiena, eta nire etorkizunaren iparrorratza izango da".
Badirudi Arratia-Nerbio eskualdea, eta bereziki Orozko ingurua, kirol honetako partaideen jaioleku eta bizitoki bihurtu dela. Olabarriaz aparte, eta nahiz eta egun Euskal Herriko korrikalari indartsuenen parean ez egon, Jesus Mari Perurena aurkitzen da indartsu. Orain dela gutxi 50 urte bete ditu, baina ez da arraroa mendi-lasterketetan (Orozkokoan adibidez) eta maratoietan (Donostiakoan adibidez) hamar lehenen artean amaitzea, eta Olabarria baino 2 minutu geroago amaitzea lasterketak. Jendearen eskuetan eta gehiago dakitenen eskuetan utziko dugu erabakia, baina gure lurretan, Perurenak kirol honen aldeko zaletasuna bultzatu duen maisua edo "guru"a dirudi. Perurenak eta Olabarriak batera entrenatu ohi dute.
Proba handia maiatzaren 29an jokatuko da. Lasterketa 2002. urtean antolatu zen lehenengo aldiz, eta Zegamako herriak Aizkorriko mendilerroarekin duen sinbiosiaren edo harremanaren adierazpena da. Aizkorri-Aratz parke naturalaren bihotza den herri honentzat, lasterketak haize freskoaren bolada dakar, bere ezaugarri kulturalak eta ekonomikoak indartzen dituena, eta bere herriari ospea ematen diona. Euskal Herrian munduko kopan sartzen den lasterketa bakarra da, enblematikoena. Olabarriak, 10 ediziotatik 7tan parte hartu du.
2004. urtean lasterketaren lorpenik gorena eskuratu zen, munduko koparen proba bihurtu baitzen, Amezti mendi taldearen lanari esker. 2008. urtean mendi lasterketetako mundiala jokatu zen Zegaman.
Jabier Olabarriak, Orozkoko mendi-lasterketetetako korrikalariak, aurreko urteetan bezala, parte hartuko du aurtengo Zegama-Aizkorri mendiko maratoi ospetsuan. Lasterketa honetara zuzendutako entrenamendu ezpezifikoa hasi du, eta berari Joseba Urbano orozkoar gaztea gehitu zaio, aurten lasterketan debutatzeko plaza eskatu duena.






Gehitu iruzkin bat