Bi hilabeteko atzerapenarekin, Baranbio-Galdakao autobus linea abian jarriko da aurki

Irudiak

Eliza ondoan eraikiko dute autobus geldigune berria
Eliza ondoan eraikiko dute autobus geldigune berria

Zerbitzu berria azaroaren 2an ezarriko zela aurreikusi zen arren, oraindik ere Baranbio eta Galdakao lotuko dituen Bizkaibuseko linea ez da martxan jarri. Arabako Biltzar Nagusiek Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek sinatu duten hitzarmena berretsi behar dute zerbitzua martxan jarri ahal izateko. Atzerapenaren arrazoiak kudeaketa arazoak eta talde politikoen arteko negoziaketak izan dira.

Arbako Foru Aldundiak 20.000 € ordaindu beharko ditu Baranbio eta Orozko lotuko dituen Bizkaibus zerbitzuagatik. Hitzarmena eta zerbitzua martxan jartzeko kudeaketa lanak bukatu bitartean, Foru Aldundia Baranbioko elizaren ondoan kokatuko den autobus geldigunea eraikitzen ari da.

Linea berriak egunero Baranbio eta Orozko lotuko dituen hiru autobus zerbitzu jarriko ditu herritarren eskura; 7:20an, 14:20an eta 19:25ean, hain zuzen ere. Bidaiak ordubete eta hamar minutuko iraupena izango du eta bueltako zerbitzua 13:00etan eta 18:00etan izango da. Bestalde, igandetan ez da zerbitzurik eskainiko. Linea berriak Laudio, Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, Basauri, Zaratamo eta Galdakoa zeharkatuko ditu.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>