Berbena, dantza eta lehiaketez beteko dira Soxoko jaiak
Soxoko jaiak hastear daude. Bihartik etzira arte ekintza ugariz gozatu ahal izango dute Aiaraldeko herri txiki honetako biztanleek.
Bihar emango zaie hasiera egitarauan programatutako ekitaldiei; goizeko bederatzietako txupinazoarekin. Arratsaldean mus txapelketa jokatuko da, umeentzako jolasekin batera. Ondoren Xandalo taldeak erromeria eskainiko du goizeko ordu txikietara arte.
Asteazkenen us txapelketaren ordez, tute txapelketa egingo da; eta ondoren Jet taldearen doinuek herriko kaleak dantzaraziko dituzte. Mozorro lehiaketa eta bingoa antolatu dira gauerako, harik eta jaiei amaiera eman arte, goizaldeko txokolatadarekin.


Gehitu iruzkin bat