Belaiki Euskara Elkarteak Euskal jaia ospatuko du larunbatean

Irudiak

Maialen Lujanbio bertsolaria arituko da larunbatean
Maialen Lujanbio bertsolaria arituko da larunbatean

Baranbion egiten den euskal jaiaren XII. Urteurrena izango da irailaren 25ean, larunbata, egingo dena. Helburua herriko euskaldun zaharren eta berrien artean harremanak sortzea da, urtean haien artean euskara erabil dezaten. Egunean, herri bazkaria ez ezik, bertsolariak, trikitixak eta berbena egongo dira.

Eguna, eguerdiko hamabietan hasiko da triki-poteo batekin eta 14:30ean bazkaria egingo dute Garrastatxuko etxean. Ostean, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak arituko dira eta gauean jende guztiarentzako txokolatea eta berbena izango dira.

Belaiki Euskara Elkartearen kidea den Belen Ortuetak esan zuen helburua “euskaldun zaharren eta berrien arteko harremanak euskaraz ematea da”, izan ere, Baranbion euskaldun zaharrak daude baina herriko euskaldunen artean erdaraz egiten zen. Egun honekin eta egiten diren beste hainbat ekintzak direla eta, urtean euskaldunen artean euskaraz egitea lortu da.

Ideia orain dela 12 urte izan zuten eta orduz geroztik, euskal jaia ospatu ez ezik, urtean haurrentzako ipuin kontalariak edo sagardotegira edo bodegara irteerak egiten ditu Belaiki elkarteak, euskaraz mintzatzea helburu jarrita.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>