Babes Ofizialeko Etxebizitzen poltsa zabalduko du Arrankudiaga eta Zolloko udalak

Irudiak

Arrankudiagako babes ofizialeko etxebizitzak   Iturria: www.gizarte-etxea.com
Arrankudiagako babes ofizialeko etxebizitzak Iturria: www.gizarte-etxea.com
Zolloko babes ofizialeko etxebizitzak   Iturria: www.gizarte-etxea.com
Zolloko babes ofizialeko etxebizitzak Iturria: www.gizarte-etxea.com

Arrankudiaga eta Zolloko Udalak babes ofizialeko etxebizitzen poltsa zabaltzea erabaki du, bertan, etxebizitza mota horietan interesa duen orok izena eman ahal izango du. Bingen Larizgoitia herriko alkateak komunikabide batean adierazi duenez, “herrian dagoen interesa eta interes hori zein zonalderekiko dagoen jakitea da helburua, modu eraginkorragoan jarduteko”. Duela urte batzuk antzeko prozesu bat garatu zen erdigunean eraiki ziren etxebizitza batzuekin.

Zerrenda horretan izena emateko baldintzak bi dira nagusiki; herrian 2010eko urtarrilaren 1etik erroldatua egotea (edo 2008ko abenduaren 31ra arte egon izana) eta udalerrian edo udalerritik kanpo etxebizitzarik ez izatea. Eskaerak eskaintza gainditzen badu, zozketa egingo da zerrendan aurreko bi baldintzak betetzen dituzten artean.

Udalerriko hiru zonatan banatuko dira aipatutako etxebizitzak. Batetik 8 etxebizitza gaitu ahalko dira Zollo inguruan, 30 inguru Elexalden, eta azkenik 15 Atxetan.

Duela hile batzuk arau subsidiarioak onartu zirenetik Udalbatzak horrelako promozioak sustatzeko aukera du. Arau horiek udalerriaren hazkundea arautzen dute eta industria, kultura, kirol edo hezkuntza azpiegiturak, bai eta eraikitzeko baimena duten lur-sailak ere mugatzen dituzte.

Era berean, zonalde berdeak mugatzeko eta horiek eraikinekin orekan egotea ahalbidetzen dute. Arau subsidiarioak prozesu luze baten ondoren onartu zituen Bizkaiko Aldundiak.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>