Aurki erabilgarri izango da Orozkon jarri berri duten oinezkoen zaldaina

Irudiak

Egurrezko egitura berriak Andra Mari eta Ibaiondo kaleak lotuko ditu / Biel Portella
Egurrezko egitura berriak Andra Mari eta Ibaiondo kaleak lotuko ditu / Biel Portella
Zaldainaren ikuspegia Ibaiondo kaletik / Biel Portella
Zaldainaren ikuspegia Ibaiondo kaletik / Biel Portella

Orozkoko Andra Mari eta Ibaiondo kaleak Altube ibaia gainetik lotuko dituen oinezkoen zaldainaren lanak aurrea doaz. Egurrezko egitura abenduaren 23an ezarri zen eta urteko lehen hilabeteetan, urtarrilan bertan seguruenik, erabilgarri egongo dela iragarri du Orozkoko Udalak.

Orozkoko Zubiaur auzoan, Andra Mari kalearen inguruan, sortu berri den etxebizitza gunea, ibaiaz beste aldera dauden azpiegiturekin, eskola eta kiroldegiarekin, besteak beste, lotzeko ekimena da hau.

EAJk 2011 urterako aurrekontuan aurreikusita utzi zuen proiektu honek, 72.000 eurotako gastua eragingo du, BEZ barik.  Egurrezko egiturak 25,60 metroko luzera izango du eta 2,5 metroko zabalera.

Zaldaina ezarri zeneko argazkiak blog honetan ikus daitezke: "Las miradas de Jose Asensio Larrinaga".

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>