Atxilotu bat Okondon genero indarkeria dela eta
Gaur goizaldean Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Okondon genero indarkeria leporatuta. Goizaldeko ordu biak inguruan, polizia etxebizitza batera hurbildu zen ustesko liskar bat zela eta. Bertan, emakume batek bere senarrarekin izandako eztabaidaren berri eman zien. Izan ere, emakume honek esan zienez, beldur zion bere senarrari, nahiz eta eraso fisikorik ez izan. Ertzaintzak kasu honi lotutako atxiloketa egin du.
Atxiloketa honekin, azken bi egun hauetan, EAEan genero indarkeriarekin lotuta 5 atxiloketa egon dira Bilbon, Donostian, Pasaian, Irunen eta Okondon. Hauen artean badira bi kasu non urruntasun agindua hautsi egin den.
Genero indarkeriaren biktimentzat 24 orduko telefono bidezko arreta zerbitzua: 900 840 111
Iruzkinak
beldurra sentitu izanak ez du esan nahi benetan zeozer gertatu dela. bikoteko liskar handia izana espero dut, eta emakumea momentuan bakarrik beldurtuta sentitzea
ia arrazoia duzun eta ez den ezer esan, igual bikotearen arteko kontua besterik ez da izan baina....
Gizonak ez zion ez gabonetan ezta inoiz ere emazteari ezer egin, baina emazteak beldurra sentitu zuen. Ia dena ondo konpontzen den.
Horrelakoetan bere inizialak zeintzuk diren ere esan beharko lukete, nazkagarri hori nor den herri guztiak jakin dezan. Aski da!


Hori da PROBLEMA!
bikotearen arteko kontua izan dela uste dugula, eta eskuak garbitzen ditugula. Zergatik izango dio emazteak bildurra bere senarrari bada? liskar bakan bategatik? parekoen arteko harremenetan ez litzateke bidurrik eman behako. Ez genezan pentsa zeoze gehio gertatu behar danik indarkeria izateko, hau ere izan baidaiteke indarkeria psikologikoa... gatzena!