Aterik ate ohitura zaharrak Agate Deuna Okondon ospatzeko

Irudiak

Agate Deuna Aiaraldean. / Aiaraldea.com
Agate Deuna Aiaraldean. / Aiaraldea.com

Urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an Okondoko dantza taldeak Agate Deuna prestatzeko deia luzatu du. Aurtengo deialdia zabalagoa bada ere, urtero atera izan dira kantu eskean Okondo eta Zuhatzako Izalde abesbatzako kantariak, aurtengo Agate Deuna bezpera koloretsua datorrela aurreratu dute.

Okondoko dantza taldeak herriko hainbat ekitalditan parte hartzen du eta aurten bere agendan ekintza berria proposatu du. Ohitura zaharrak herrian bizirik mantentzeko konpromisoa hartu du Okondoko dantza taldeak eta horregatik, urtarrilaren 27 eta otsailaren 3an arratsaldeko 19:30etan Okondoko Kultur Etxean egin du prestatzeko hitzordua. Egun bi hauetarako talde berezia ospatuko da bertaratzen diren kide guztiekin eta Agate Deuna besperan etxez etxe abestera joateko animatuko dituzte guztiak. Aurreko urtetan Okondoko eskola eta baita Izalde Abesbatzako partaideek egindakoari Okondoko dantza taldeak antolatutakoa dator aurten. 

Okondo eta Zuhatzako kideek osatzen duten Izalde Abesbatzak Gorostiolatik gora aterako da Okondoko herri osoa bere kantuekin gozatuz, kantu eskean aterako dira urtero legez eta aurten jasoko duten diruarekin abesbatzaren 25.urteurrena prestatuko dute. Tartean antolatzen diren ekitaldien artean Erromarako bidaia ere badute eta Agate Deuna kantu eskean jasotakoarekin beraien asmoak aurrera ateratzeko bidea eramangarriagoa izango dute.

Okondo Eskolak ere bere aldetik, Agate Deuna dela eta ikaste txikiekin beraien parte hartzea ere egingo dute eta eskolako ateetatik kanpora atereaz.

Iruzkinak

Gora Okondo eta Otaolako jaian wally erretratatu zuen argazkilaria!!

Gora okondo!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>