“Artziniega, gerorako elkarbizitza” izenpean, mahai-ingurua egingo da zapatuan

Irudiak

Artziniega Museoa / Artea Etnografia Elkartea
Artziniega Museoa / Artea Etnografia Elkartea

Artea Etnografia Elkarteak antolatuta, EAJ, Bildu, PP eta PSEko ordezkariak egoera politiko berriaz eta elkarbizitzaz arituko dira. Zapatuan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, museoko areto nagusian.

Museoan antolatzen diren berbaldi eta topaketen artean berezia izango den bat egingo da asteburu honetan. Izan ere, egoera politiko berria hizpide hartuta, alderdi edo sentsibilitate politiko guztietako ordezkariak gonbidatu ditu Artea elkarteak, ‘gerorako elkarbizitzaz’ eztabaidatzeko. Hala, Artziniegako EAJ, Bildu, PP eta PSE bertan azaltzea espero da.

Artea elkarteak adierazi duenez, euren ustetan ‘alderdi politikoetako ordezkariek gure herria eta auzokideen harremanak ezagutu behar dituzte,  oraingo  eta gerorako  elkarbizitzan zentra daitezen, iragana ahaztu gabe, egoera bortitzak errepika ez daitezen’, eta horregatik, ‘elkarbizitzaren alde’ lan egin gura dutelako, antolatu dute mahai-inguru hau.

Hitzordua, beraz, zapatu honetan izango da arratsaldeko zazpi eta erdietan Artziniega Museoko areto nagusian.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>