Artza errota berreraikiko dute

Irudiak

Arza errota
Arza errota
Uraren ibilgua
Uraren ibilgua
Kapetea
Kapetea

Olabezarreko kontzejua Artza errota eraikitzen hasiko da. Erabilera didaktikoa izango du eta Izoria ibaiaren ondoan kokatuko da. Gainera, eraikina babesteko, Kultura Ondarearen katalogoetan sartzeko lanean jarraituko dute.

Artza errota berreraikitzeko behar den azken baimena Uraren Euskal Agentziarena da. Lanak egiteko eskatutako baimena dela eta, kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkezteko epea amaitzear da.

Errotari buruzko lehen idazkiak 1679koak dira. Olabezarreko kontzejuak 2004tik prest zeukan errota eraberritzeko proiektua, baina ez zen aurrera eraman diru faltagatik. 2004an, hain zuzen ere, kontzejuak bere ardura adierazi zion Foru Aldundiari eta honako erantzuna jaso zuen: “errota Arabako Eraikitako Kultura Ondareari dagokio eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zentroak egindako Udal Babesa duten Elementuen Katalogoan inskribatuta dago, hortaz bere eraisketa ez dago baimendua eta zentzu horretan industrigunearen zabalkuntza planetan hau kontuan hartzea komeni da, behar izanez gero kokapen proiektuak errota hau babestu eta mantentzeko egokituz”.

Bestetik, Kultura Ondarearen Zuzendariaren idazki baten arabera, errota “ez dago Zermugatutako Kultur Ondasunen Zerrendan, ezta Euskal Herriko Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian ere sartuta. Hau horrela bada ere, udal mailan babestua izateko proposaturik dagoen elementua da, Kultura Ondarearen Zentroko datuen arabera”.

2009ko ekainean Araba Garapen Agentziak errota eraitsi zuen, Aiarako Udalak emandako lizentziarekin, baina Olabezarreko kontzejuaren baimenik gabe. Ondare hori ez galtzeko, herritarrek errotaren kapetea eta harriak bildu zituzten. Ondoren, Foru Aldundiak Artza errotaren jatorrizko lekuan Murgako industrialdeko errepide bat eta aparkalekuak eraiki zituen.

Eraisketak sortutako eztabaida dela eta, 2009. urteko uztailean Arabako Garapen Agentziak 60.000 euroko dirulaguntza ematea erabaki zuen. Errotaren material erabilgarri guztiak gorde eta berreraikitzeko akordioa adostu zuten Araba Garapen Agentziak, Aiarako Udalak eta Olabezarreko kontzejuak.



Iruzkinak

Proiektuaren arabera, errota jatorrizko lekutik eta 300 metrora eraikiko da, Industrialdearen parte den "inguru berdean", ibaiaren eskuinaldean. Ura bertaraino heltzeko arazorik edukiz gero ur hodiera bat jartzea proiektatu dute arkitektoek.

Kultur ondare suntsitzeari bandalismo deituten zaio euskara garbian, eta astakeria hori erremedietako errota antxinako lekuan berreraiki behar dute, balio historiko izan dezan.
Errotak ez dira-eta edozein lekutan eraikitzen, euren betebeharra ondo beteko badute.
Aparkalekua behar da lekuz aldatu eta ez errota

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

Olabezar gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>