Artisautza azoka eta antzerki ikuskizuna Arrankudiagan

Irudiak

Artisautza azoka eta antzerki ikuskizuna Arrankudiagan

Datorren igandean, hilak 6, goizeko 11:30etik aurrera artisautza azoka egingo da Arrankudiagako enparantzan. Besteak beste, zeramika, larrua, zurgintza eta forja lanak ikusi eta erosteko aukera egongo da. Horrez gain, txistorra eta hirugihar pintxoak salduko dira, nahi duen guztiarentzat. Prezioak herrikoiak izango dira.

Bestalde, ordu eta erdi beranduago eta leku berean,  13:00etan hain zuzen ere, Argote taldeak “Debote enbote “ antzerki-zirkoa ikuskizuna eskainiko du . Goiz aproposa, beraz, Arrankudiagatik bueltatxo bat emateko.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>