Arrankudiagan ekoiztutako txakolina "Ecoracimos” ardo zuri ekologikoen nazioarteko lehiaketan saritu dute

Irudiak

ARtzai txakolinaren botila / Aiaraldea
ARtzai txakolinaren botila / Aiaraldea

Urriaren 22an, Kordoban (Espainia) ospatutako “Ecorracimos” mundu mailako lehiaketa ekologikoari etekin handia atera dio “Artzai” txakolinak. Izan ere, Gordexolako mahastietan hazita, eta Arrankudiagan ekoiztutako ardo ekologiko honek bere seigarren saria lortu du aurtengo saioan.

Lehiaketa, berez, Espainia mailan dagoen lehiaketarik zaharrena eta, neurri berean, ospe handienetakoa da. Urriko saioan, hain zuzen ere, 98 lagin dastatzeko aukera izan zuten eta, Euskal Herritik eta Espainiatik ez ezik, Frantzia aldetik ere parte hartze handia izan zen.

“Ecorracimos” lehiaketaren antolatzaileen helburua da ardo zuri ekologikoaren prestigioa areagotzea, eta, zentzu horretan, “Artzai” txakolinak ere bere ospe propio ezin hobea lortzen ari dela nabarmendu dute egileek.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>