Arrankudiaga-Zolloko Udalak antolatutako ikastaroak martxan jarriko dira

Irudiak

Arrankudiaga-Zolloko Udalak antolatutako ikastaroak martxan jarriko dira

Arrankudiaga-Zolloko Udalak antolatutako hainbat ikastaro hasiko dira aste honetan. Eskaintza anitza izan da eta herritarren erantzuna ere horren neurrikoa, zalantza barik. Datu batzuk aipatzearren: aerobic, gimnasia lasaia, areto dantzak, pilates, egurra lantzeko ikastaroa eta euskal dantzak dira eskainitakoak, eta ehun lagun inguruk egin dute matrikula hurrengo hiruhilabeterako. Guztira, hamar talde ezberdin osatuko dira. Zentzu honetan, aipagarria da euskal dantzek izandako arrakasta; izan ere, eskainitako lehendabiziko aldia izanik, hogeita zortzi lagunek egin dute matrikula udaletxeko bulegoan. Ordutegiak goizez edo arratsaldez izango dira, ikastaroaren arabera, eta, % 80ko asistentziarekin, aldez aurretik ordaindutako diru kopuru bat bueltatuko zaie partaideei. Era berean, udal babesarekin eskainitako yoga ikastaroa datozen egunetan hasiko da ere.

Hizkuntza arloari dagokionez, euskara eta ingeles ikastaroak eskaini dira herrian. Lehenengoa azaroan hasiko da eta udaletik bideratuta egongo da. Bertan, hiru maila ezberdin proposatzen dira: oinarrizkoa, ertaina eta mintza praktika lantzeko hirugarren maila bat. Ingeles ikastaroa, berriz, Guraso Elkarteak antolatzen du eta hasita dago jada.

Eskaintza eginda eta jendea apuntatuta jada, dena prest dago, beraz, Arrankudiaga eta Zolloko herritarrak mintzatzen eta gorputza astintzen hasteko!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>