Arrankudiaga-Zolloko auzoetako batzarrak berriro martxan

Irudiak

Arrankudiaga-Zolloko auzoetako batzarrak berriro martxan

Abenduan zehar, udaleko ordezkariek herriko auzo ezberdinetako herritarrekin batzartzeko aukera izan dute. Kexa, kezka edota ekarpenak jasotzeko diren batzar hauetan alkatea eta zinegotziak izan ditugu dinamizatzaile. Lehenengo batzarra Atxeta eta Zuluagako auzotarrekin izan zen; gero, Uribarri, Goizaga, Otxanduri, Osantzar, Arene eta Zubikoko auzotarrek ere aukera izan dute euren kezkak azaltzeko. Guztira lau batzar egin dira eta, orokorrean, partaidetza oso ona izan da, izan ere, 15-20 auzotarrek parte hartu dute egindako batzar bakoitzean.
Datozen egunetan, Gabonetako etenaldia pasa eta gero, auzoetako batzarrak martxan jarriko dira berriro. Falta diren auzoak eta proposatu den egutegia hurrengo hau da:
Arbide, Gastaka eta Zabaltzar: Urtarrilaren 12an, 19:00etan udaletxean
Bidekurtze, Elexalde, Garondo, Goizarri, Iberlanda, Telleri, Zabale eta Zelaiko:  Urtarrilaren 15an, 12:00etan Gizarte Etxeko areto nagusian
Bakiola, Labeko, Ormaetxe eta Zubitxueta: Urtarrilaren 22an, 12:00etan Gizarte Etxeko areto nagusian
Zolloko bileraren eguna Zolloko Juntak zehaztuko du.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>