Argazki Bilduma: Txarriboda Lendoñobeitin
Iragan berri den asteburuan, Lendoñobeitiko herritarrak ohiko eginkizunetaz gain beste lanetan izan dira, txarriboda egiten ibili izan baitira. Ohitura zaharra berreskuratu eta Lendoñobetiko bizilagunek auzolanean izan ziren, haragia zatitzen, hesteak betetzen eta txorizo zein odolosteak egiten, guztira 205 kilo zituen txerriarekin; lan nekeza izan zuten baina giro eta umore ona ez ziren falta izan.
Data: 2011ko urtarrilak 15
Argazkilaria: Garazi Iturribarria
Argazkiak ikusteko: KLIKATU HEMEN
Iruzkinak
Aurreko iruzkinarekin ados. Hainbat argazki ondo egon daitezke elaborazioaren nondik norakoak ikusteko, nahiz eta nire iritziz moraltasunaren mugekin joka ari diren. Baina badira beste hainbat animalia hildarenganako espekatakulu hutsa direnak (zezenketen antzera). Denok dakigu, noski, nola eta nondik etortzen den harategian erosten dugun hori. Erosi beharko genukeenaren dudak ere baditut, baina tira, gizakiaren elikadura katearen barnean dagoela onartuko dut, eta, beraz, nire salaketa agertzen diren hainbat argazki dela eta, non parodia moduko bat montatzen den nola eta txerriaren burua jarriz ume baten ondoan. Ni horrelakoetan egon izan banintz, gaur, dudan adinarekin, nire esku zegoen heldua soka batetik eskegiko nuke denek ikus zezaten.
Mesedez, pribatuan atera daitezke argazki horiek, baina inoiz ez komunikabide batetan eskegi. Pentsa ezazue informatiboa baino erasokorra izan daitekeela aiaraldea irakurtzen duten hainbatentzat. Nire ustez, errespetu falta handia da ez moralari begira bakarrik baizik eta pertsonen eskubidei begira ere, animalienekin lotuta, noski.
Eskertzekoa litzateke hainbat argazkiren ezabaketa. Eskertu eta exigitu beharrekoa, nire ustez.
Argazki heavy-ak !!
Ume gixajoa ...
Hau El Correon agertzen diren triskantza horietako bat dirudi.


Zure iruzkina aintzat hartuta Aitor, azalean ageri zen umearen argazkia kentzea ebatzi dugu, ez baina besteak.