Aretako Gasteiz kalea zabaldu da berriro trafikora

Irudiak

Aretako Gasteiz kalea. / Iñigo Fdez. de Pinedo.
Aretako Gasteiz kalea. / Iñigo Fdez. de Pinedo.

Urriaren 21ean trafikora zabaldute dute berriro Aretako Gasteiz kalea. Lanek aurrera egiten duten bitartean, txandadako zirkulazioa ezarri da semaforo bidez trenbideko zubitik "El Tunel" jatetxea bitarteko zatian. Abuztu amaieran estolderian gertatutako ezusteko arazo batzuk, bidea trafikorako bi hilabetez guztiz itxita egotea eragin dute. Arabako Foru Aldundia izan da orain arte bide honen erantzunkizuna izan duena, eta Laudioko Udalak erakunde honi bideratu zizkion iraila aldera auzokideek lanen inguruan egindako ekarpen eta aholkuak, elbarrituentzako egokitzapen eskasa kasu.

Maiatza aldera hasitako lanak urtarrilarako amaituta egotea espero dute auzokideek. Lanek arazo sorta handia eragin dute hilabete hauetan: argiztapen urria, ur eta argindar zerbitzuetan etenak, euriak eragindako putzu eta lokatza, aparkatzeko toki falta, eta abar. Udaletxeko ordezkariek lanen azken txanpa honi buruzko informazio zuzena eskaini ahal izango dute datorren azaroaren 21erako deituta dagoen auzokideen Asanbladan.

Iruzkinak

lotsagarria bai, ea bukatzen dute de una puta vez

kale hori lotsagarria dago...gaur pasatu naiz ta lokatz beteta espaloi osotik!ikaragarria

berriz itxita dago...

Aipatzen dira artikuluan makina bat arazoa, estolderiarenak, batxeenak, argiarenak...baina ez garrantzitsuena eta gehien molestatzen duena, orain arte kale horretatik ezin pasatzearena. Aretakook eta laudioarrak egon gara hilabete bat baino gehiago Orozkora joateko goiko bidea edo autopista hartu behar izaten, denbora galtzen alegia. Gainera, ez zen bakarrik hori, obragatik autobus guztiek aldatu behar izan dute euren ibilbidea eta geralekuen ordena. Beraz, obrengatik Gasteizerako bidaia autobusez, pixka bat luzeagoa zen, Laudiotik igo behar zelako. Obra hauek urtarrilan amaituko direla? Ondo iruditzen zait, nola ez, eta bejondeigula jainkoak gehiago ez sufritzeko, jaja, baina beranduegi da txarto egindako gauzentzat.

Auzokoek ordaindutako zerga, tasa, prezio publiko eta gainerakoak, zerbitzuak jasotzeko dira. Gutxienez, bi hizkuntza ofizialetan. Ia bide publikoan ipini beharko diren erregistroetako tapak edo estalkiak elebidun diren eta ez orain arte legez: alumbrado, bomberos, ... Badagoz, gustukoak izan ala ez, Europako Erregioetako Hizkuntzen Gutuna, Lehenagoko Espainiako Konstituzioa, EAEko Estatutua, Euskararen Legea, eta jarraitzen dute funtzionatzen Antequera-ko Ayuntamientoan legez, berdin berdin. Emoten dau ez garela existitzen ere ez foru edo laudioar agintarientzako.
Martxa honetan "esnea galdu" egingo jaku. Elebidek azak eman, gure ordezkariak kasurik bez, azkenean auzitara jo beharko dugu, ala?
Bizi bazara: ordaindu; ez dute kontuan hartzen bi hizkuntza ditugunez, bigarren hizkuntzan ere, euskaraz ere, informazioak eta zerbitzuak jasotzeko eskubidea badugula. Gainera, aiuntamientoak diñotsu bere web atari orrian BIZI EUSKARAZ! Bada, bando eta agindu gutxiago betiko morroientzako, euskaldunontzako, eta bitartekoak ipini. Bi tarteko.

kalea irekita bai badago, baina zuloak besterik ez ditu. Ia gauzak ongi egiten hasten diren eta auzokideek behar bezalako hornikuntza sistemak lortzen dituzten.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>