Aretako Gasteiz kalea gutxienez lau astez egongo da itxita

Irudiak

Aretako Gasteiz kalea gutxienez lau astez egongo da itxita
Aretako Gasteiz kalea gutxienez lau astez egongo da itxita

Laudioko Udalak kaleratutako prentsa oharraren arabera, “herriko estolderia hobetzeko lanetan, zoruaren egoerak eman digun ezusteko baten ondorioz Gasteiz kalea gutxienez lau astez itxita egongo da”.

Udalak jakinarazi duenez,  obra lanak bukatu artean Gasteiz zein Orozkotik datozen autoek Aretara jotzeko bi aukera izango dituzte;  Anuntzibain Laudioko saihesbidera igo eta Munegazo aldean (Vidrala-Guardian) irteera hartu eta Etxebarri-Larra norabide itzulbidetik Arakaldorantz  jaitsi eta hango biribilgunetik  Aretara abiatu, edo bestela Munegazo aldeko irteeran bertan, eskuinetara jo eta Guardian eta Vidrala enpresen arteko errepidetik anbulategiaren ondoko biribilguneraino joan eta bertan Aretarantz abiatu. 

Iruzkinak

Lotsagarria, oraingo honetan ere, bidea itxita egongo dela dioten bide seinale guzti-guztiak gaztelera hutsez...

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>