Arespalditzako Maria Ortega Elexpek "Diseinatzaile Berriak" lehiaketa irabazi du

Irudiak

Arespalditzako Maria Ortega Elexpek "Diseinatzaile Berriak" lehiaketa irabazi du
Arespalditzako Maria Ortega Elexpek "Diseinatzaile Berriak" lehiaketa irabazi du

Iragan urriaren 20an Getxo Moda erakusketaren 25. edizioa egin zen Getxoko San Jose jauregian. Aurten Roberto Torretta diseinatzaile Argentinarrari omenaldia egin zioten. Erakusketa honekin batera, 7. Diseinatzaile Berriak lehiaketa antolatu zuten;  Diseinuko hamar ikaslek hartu zuten parte eta haien artean irabazle suertatu zen Arespalditzako Maria Ortega Elexpe zegoen. Txapelketako saria "Getxo Galanta" beka da, horrek euskal diseinatzaile famatu batekin sei hilabeteko prestakuntza jasotzeko eta datorren urteko Getxo Moda erakusketan diseinatzaile modura parte hartzeko aukera ematen du. Bitxikeria moduan, aipatzekoa da Mariak egin zuela Made in Laudion Laudio Gagak zeraman jantzia.

Aiaraldea.com-etik hoberena opa diogu, segi horrela!

Zorionak Maria!!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>