Arabako Txakolin Eguna maiatzaren 29an egingo da

Irudiak

Arabako Txakolina
Arabako Txakolina

Normalean San Isidro osteko lehenengo igandean ospatzen da jaia, baina aurten 29an egingo da.

Prentsa-ohar baten bidez, Arabako Txakolina Jatorri Izendapeneko zuzendari-gerentea Jose Antonio Merinok adierazi zuen, hasiera batean Arabako Takolin Eguna 22an egingo zela, baina Udal eta Foru hauteskudeak direla eta, maiatzaren 29an egingo dela azkenean.

Egun horren helburua Araban produzitzen den ardoa ezagutaraztea eta txakolinaren denboraldi berria aurkeztea da. Gainera, Arabako ardo honen alde lan egin duen jendea omentzen da eta daztatzeko aukera eta artisau-azoka egoten da.

Programaketa Udalarekin batera egin da eta aurtengoa 2010. urtekoa bezain ona izatea espero da. Pasa den urtean 5.500 pertsona bertaratu ziren eta zazpi upeltegietako txosnak egon ziren.

Gure eskualdean Arabako Txakolina ekoizten duten zazpi upeltegi daude, zeinek 2010. urtean 330.00 botila inguru ekoiztu zituzten.  

Iruzkinak

Inoiz ez dot ulertu zergatik deituten deutsoe "Arabako" txakolina Aiarakoa bakarrik danari.

Interneten idatzita daukate :"Bost udalerri daude eskualde horretan: Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondo", baina argazkian ikusten dana Urduña da. Igoal Urduña bere Araban sartu gura dabe.

diru publikoarekin enpresa pribatu bati propaganda egiten......aaaa, klaro, udaletxeko zenbait agintari barruan daude....

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>