Arabako Foru Aldundiak eta Eudelek aukera berdintasunaren aldeko lanean murgiltzeko hitzarmena sinatu dute

Irudiak

Hitzarmena sinatzen. Iturria: alava.net
Hitzarmena sinatzen. Iturria: alava.net
Berdinsarea programa
Berdinsarea programa

Hitzarmenaren bidez, bost milatik beherako biztanle kopurua duten herrietan ere emakume eta gizonen arteko berdintasunerako dinamizazio eta aholkularitza zerbitzua jarriko dute Arabako  herri gehienetan. Eudelen apustua den Berdinsarea izeneko elkargunean parte hartzeko aukera izango dute udal horiek. Sare horretan berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria dute lanerako ardatz.  

Hala ere, sare horretan parte hartu nahi duten udalek, Berdintasun Plana sortua eta onartua izan behar dute, eta horrez gain, alor horretan diharduen Berdintasun Teknikaria behar dute. Horiek dira programan parte hartzeko baldintzak, eta herri askok ez dituzte betetzen. Momentuz Laudio, Amurrio eta Gasteiz dira Arabako ordezkariak sare horretan.

Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza gainontzeko herrietako udalek ezarritako helburuak betetzeko izango da. 25.000 euro banatuko dira Berdintasun Sailetan, eta besteak beste, koadrilen arteko topaketak antolatzeko baliagarria izango da. Jendarteko egitasmoak eta Berdinsareako proiektuen koordinazioak ere ahalbidetuko dira laguntza horrekin.

'Elkarrekin, are gehiago' dio lemak 

Covadonga Solaguren -Berdintasun Saileko diputatua- eta Jokin Bildarratz -Eudeleko presidentea- izan ziren sinatzaileak. Pozik agertu zen Eudeleko ordezkaria, leman agertu zuen bezala, 'elkarrekin, are gehiago' egin daitekeelako.

2010eko datuen arabera genero indarkeriagatik ia hiru mila salaketa jaso dira.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>