Arabako Euskal Kantu eta Haur Kantari Txapelketa leihaketa gaur Amurrion

Irudiak

Antzokian ospatuko da leihaketa. Arratsaldeko 18.30, doaneko sarrera eta bi ordutako iraupena.
Antzokian ospatuko da leihaketa. Arratsaldeko 18.30, doaneko sarrera eta bi ordutako iraupena.
Amurrio Antzokiaren Udaberriko programan leihaketaren iragarpena.
Amurrio Antzokiaren Udaberriko programan leihaketaren iragarpena.

Maiatzak 16an, Amurrioko Antzokian, arratsaldeko 18.30etan final aurrekoak ospatuko dira. Leihaketa honen helburua paperetan galtzear dauden edota ia ahaztuta dauden kantuak gogoratzea, euskal kantuaren arloan dugun aberastasuna ezagutaraztea eta kantu eta kantari berriak plazaratzea da.

Antolatzaileek diotenez:

Euskarazko disko edo kaseterik bere izenean atera ez duen kantariak edota taldeak har dezakete parte. Haur Kantari Txapelketaren Finalean bi aldiz saritua izan ez den kantariak edota taldeak ere hartu dezakete parte.

Bi saila izango dira: “A Capella” edo ahots hutsez alde batetik eta soinu laguntza dutenak bestetik.

Sail bakoitzean hiru atal izango dira:Banaka - Binaka - Taldeka. Bi kantu motatan banatuta:Kantu ezaguna eta kantu berria edo kreazioa. Parte hartzaileen adinaren arabera: 1. taldea, 6-10 urte bitartekoak eta 2. taldea, 11-15 urte bitartekoak.

Kontuan hartu beharra dago, kantari bakarreko taldea bakarkakoen atalean sartuko dela. Koruak taldetzat hartuko dira, baina zuzendaririk gabe. Gehienez 15 pertsonakoak. Kantu berria edo sortze-lana izango da letra eta doinu berria duen kantua. Edozein soinu laguntza duen kantaria “A Capella” sailetik kanpo geratuko da. Kanta bakoitzaren iraupena gehiegienez 3 minutukoa izango da.

Sariei dagokionez,  bakarka: 1. saria: Oparia, 300 euroak eta txapela; 2. saria: Oparia, 150 euroak; 3. saria: Oparia, 75 euroak. Binaka: 1. saria: Oparia, 400 euroak eta txapela; 2. saria: Oparia, 200 euroak; 3. saria: Oparia, 100 euroak. Taldeka: 1. saria: Oparia, 600 euroak eta txapela; 2. saria: Oparia, 300 euroak; 3. saria: Oparia, 150euroak.

Sari bereziak aurreko puntuan aipatutako sarietatik kanpo, epaimahaiak honako hauek ere eman ditzake: sortze-lan hoberena duenarentzako garaikurra galtzear dauden kantak berreskuratzeko lanari garaikurra eta “A Capella” ahots hoberenari garaikurra.

Arabako finaleko sariak banatu ondoren, epaimahaiak saridunetatik 4 aukeratuko ditu edozein sailetatik eta hauek Euskal Herriko finalera aurkeztuko dira Arabako ordezkaria modura, adina kontutan edukita.

Euskal Kantuko Arabako finala Maiatzaren 30an Murgiako Palatu Polikiroldegian goizeko 12.30ean eta Haur Kantariko Arabako finala Ekainaren 20an Aguraingo Harresi Aretoan goizeko 12.30ean izango dira.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>