Araba euskaraz dela-eta, ikasleek ekimenak egingo dituzte hilabeteko 19.egunean

Irudiak

Laudio Ikastolako ikasle ohi batzuk / Araba Euskaraz
Laudio Ikastolako ikasle ohi batzuk / Araba Euskaraz
Araba Euskarazeko logotipoa
Araba Euskarazeko logotipoa

Ekainaren 19an ospatuko da Laudion Arabako ikastolen aldeko jaia. Laudio Ikastola diruz laguntzeko balioko duen festa baino lehen, baina, izango da zer ospatua. Batetik, Araba Euskarazeko lan-taldeak antolatuko dituen ekintzak. Eta, bestetik, Laudio Ikastolako ikasle eta ikasle oihek bultzaturiko ekimena. Aurreko astean aurkeztu zuten jaialdiari ikasleek egingo dioten ekarpena. Bertan izan ziren 60tik gora ikaslek Araba Euskarazekin bat egin eta ekainaren 19a bitarte hilabete guztietako 19.egunean ekitaldiren bat egingo zutela jakinarazi zuten. Abenduaren 19an, esaterako, "dantzakantukalejira" egin zuten herriko kaleetatik 50 lagunek. Martxoaren 19an, aldiz, ikasle oihen afaria egingo dute.

Azaldu dutenez, sare sozialen bidez Laudio Ikastolako ikasle oihen sarea osatzen ari dira. Era honetan nahi dute, besteak beste, Laudio Ikastolako argazki artxibategia osatzea. Izan ere, Aitor Fernandez de Pinedoren arabera, ikastetxera argazki makina digitala iritsi aurretik bildutako argazkiak urriak dira. Hori dela eta, dei egin dio ikasleria osoari artxiboa osatu asmoz etxean gordetako ikastolako argazkiak posta elektronikoz bidaltzera. Irudia digitalizatzeko baliabiderik ez dutenei, berriz, argazkia Laudio Ikastolara (Motxotekale 16, Laudio) eraman eta bertan eskaneatzeko gonbidapena luzatu die.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>